Europan sartzeko bestelako bideak

Errefuxiatuek eta etorkinek Europara etortzeko biderik ohikoena Mediterraneo itsasoa dela iruditzen zaigu, baina Europar Batasuneko Asilorako Bulegoak txosten harrigarria egin du.

Bertan, etorkinen erabiltzen dituzten komunikabideen eta pertsona-trafikanteek egiten dituzten iragarki eta berri ematen du. Gai horren inguruan jardungo du Juanjo San Miguelek Euskadi Irratiko audio honetan.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Errefuxiatuek eta etorkinek Europara etortzeko biderik ohikoena Mediterraneo itsasoa dela iruditzen zaigu, baina Europar Batasuneko Asilorako Bulegoak txosten harrigarria egin du etorkinen erabiltzen dituzten komunikabideei buruz eta pertsona-trafikanteek egiten dituzten iragarki eta eskaintzei buruz.
JUANJO SAN MIGUEL NAZIOARTEKO GAIETAN ADITUA. Facebook eta Instagram sareen bidez egiten dituzte eskaintzak. Eskariak telefonoz edo Whatsapp, Telegram edo Viber-en bitartez.
    Milatik gora dira Bulegoak aztertu dituen iragarkiak. Merkeenak 600 euroren truke Turkiatik Greziarainoko bidaia eskaintzen du. Beste batzuek diote serioak direla lanean, eta bidaia amaituko duzula ziurtatzen dizute. Bidaiez gain, pasaporteak, bisadoak eta lan-kontratutak eta Europar Batasunean behar den dokumentazio guztia eskaintzen dute; guztiak faltsuak.
    Polizia atzetik dutela badakite, horregatik ingelesa ez dute apenas erabiltzen: iragarkiak arabieraz, asthuneraz, kurduz, hindieraz edo Afrikako hainbat hizkuntzaz idatzita daude. Mota eta ibilbide guztietarako aukerak daude Alemaniaraino edo Italiaraino hegazkinez joateko. 6.000 euroren truke Italiara eramaten zaituzte; eta Turkiatik edo Kurdistandik autoz Alemaniaraino eraman zaitzakete 13.000 dolar ordainduz gero.
    Asilo Bulegoak eta polizia europarrak adierazi dute trafikante-sare hauek bidean aurkitu ditzaketen aukera guztiak aprobetxatu eta eskaintzen dituztela, besteak beste, gobernuz kanpoko erakundeen edo Frontex operazioaren ontziak.
    Sare hauek milaka miloi mugitzen dituzte. Europar Batasunak aitortu du errefuxiatuei eta etorkinei gobernuek eskaintzen dizkieten laguntzaz baliatzen direla etorkinen aurrean sinesgarritasuna lortu eta irabaziak handitzeko.

B2
16-07-2018
  • San Miguel, Juanjo
16145301
00:01:53
2032