Docutec
Irati Urrestarazu: "Artistek artistentzat egindako espazioa da Okela Sormen Lantegia"
Irati Urrestarazu artista eta Okela Sormen Lantegiko kide fundatzailea da.
Lantegi hori Bilbon sortu dute, eta arte garaikidea biltzen duen espazioa da. BIdeo honetan kontatuko digu noiz eta nolatan bururatu zitzaien proiektu hau abiatzea, eta zer ekimen egiten dituzten bertan.
1. Zer da Okela Sormen Lantegia?
Okela Bilbo hiriburuan dagoen arte espazio bat da. Eta bertan, egungo arte garaikidea batzen duen lekua: bai erakusketa fisiko eta bertan ematen ditugun hitzaldiekin, eta baita ere webgunean daukagun sare batekin, non egungo artistak barne-biltzen dituen beraien artean lotua dagoen sare batean.
2. Noiz eta zergatik erabaki zenuten abian jartzea?
Ginen unibertsitatetik atera berri edo ateratzeko hor mugan geundela, eta ez dakit izan zen pixka bat ematen duen bertigo hori edo, eta orduan erabaki genuen nahi genuela berez tailer moduan, guk lan egiteko espazio bat, eta indibiduala izan beharrean kolektiboki sortzea. Horregatik, aukeratu genuen espazio hau eta bueno, gerora hasi ginenean pixka bat espazioa txukuntzen sortu zen bertan eman ziren eztabaida eta lanorduekin sortu zen Okelaren proiektua. Baina hasierako ideia ez zen halako espazio bat sortzea.
3. Zer dira Artisten Meeting Point-ak?
Okelaren bizkarrezurra proiektu hori da. Eta dira hiru artistek osaturiko erakusketak, non gero beti, lehen hasieran, orain amaieran, ekartzen ditugun hitzaldi bat ematera, eta orduan, jendearekin elkarrizketa egoteko aukera bai lanen inguruan, prozesuaren inguruan, artistak nola nahi duen, nondik heldu dion, nondik ez gai bakoitzari. Eta bueno, halako jardunaldiak dira MPak eta horrekin batera ere bai ekartzen dugu beste diziplina bate(ta)ko, musika edo horrela, eta agian ba zu, badago jendea artea ez duela gertukoa baina musika talde hori bai, orduan, gauza batengatik edo bestearengatik hemen elkartzen gara.
4. Artea herritarrengana hurbildu duzue?
Bai eta berez, hitzaldiak egitearen ideia hori zen ere bai: pixka bat apurtzea ez ulertzearen tabu horrekin eta baita beste musikariak edo poetak edo bertsolariak eduki ditugu, ekartzearen arrazoietako bat da ba bueno, agian artea ez da interes zuzen bat jende askorentzat, bestea bai. Elkartzen ditugu leku berdinean eta agian hurbiltasun hori dago, hurbiltzeko aukera, beste egoera bat sortzeko aukera, ez? Pixka bat nahasteko.
