Iñaki Goikoetxea:" Euskal Herriko gazteen arteko sarea osatu nahi dugu"

1979. urtean martxan jarritako Quetzal espedizioan oinarrituta, Iñaki Goikoetxeak beste hainbat gazterekin batera Euskarabentura izeneko proiektua abiatu du, 16 eta 17 urteko gazteei zuzendutakoa.

Iñaki Goikoetxea begirale izan zen Quetzal ibilbidean eta gaur egun Irungo Udaleko kultura arloan lan egiten du. Udan begirale izango da Euskarabentura proiektuaren ibilbideko hainbat etapatan eta bideo honetan proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

 

Helbide honetan gaiarekin lotutako beste bideo bat aurkituko duzu.


Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zer da Euskarabentura?
Euskarabentura da Euskal Herriko gazteentzat sortu dugun edo sortzen ari garen espedizioa. Aurten izango da lehen urtea eta horren atzean gabiltza hamar bat lagun antolakuntzan. Talde anitza da: hor gaude bizkaitarrak, gipuzkoarrak, arabatarrak (arabarrak), Nafarroako jendea ere badago eta gero, iparraldean ere gure kontaktuak ditugu, horrelako sare bat egiteko.

2.    Quetzal bidea duzue eredu… Zertan?
Ruta Quetzalek (Quetzal Ibilbideak) dituen helburu batzuk, Euskal Herrira moldatu ditugu: adibidez, Ruta Quetzal (Ibilbidea), orain jada ez da egiten, baina zen Espainia eta Europa eta Latinoamerikako herrialdeen artean espedizio edo udaleku izugarri handi bat, gaztez osatutakoa. Orduan, gure asmoa ere da horrelako gaztez osatutako espedizio bat antolatzea. Ruta Quetzalen (Quetzal Ibilbidearen) helburua zen hemengo eta hango gazteen arteko loturak sortzea eta guk moldatu dugu hori eta Euskal Herriko gazteen artean ba hori, sare moduko bat egitea. Gero ere bai adin-tartea jakina da: 16-17 urte, hor dago 4. DBH edo lehenengo batxilergoan, hemen gure hezkuntza sisteman, uste dugulako adin-tarte horretan, pasatzen garela nerabe izatetik helduak izatera.

3.    Zein izango da egingo duzuen ibilbidea?
Gure espedizioan Euskal Herriko zazpi probintziak gurutzatuko ditugu, eta aurten gure aitzakia izango da gizateriaren ondare diren monumentu guztiak bisitatu (bisitatzea). Eta, gizateriaren ondare den gure monumentu nagusia Euskal Herrian da Santiago Bidea. Orduan, aurtengo oinarria izango da Santiago Bidea, Santiago Bideak esango dugu pluralean.
Egun guztiak ez dira oinez izango, etapa gehienak bai oinez izango dira zailtasun maila desberdinekin: batzuk motzagoak izango dira, beste batzuk luzeagoak eta mendian ibiliko gara. Eta gero, gure espedizioa ere bai edukiz osatzen ari gara, hori delako oso inportantea: harremanetan gaude bertsolaritzako jendearekin, antzerki munduko jendearekin, euskararen munduko jendearekin…

4.    Zein da Euskarabenturaren helburua?
Ba, nahi dugu gazteak (gazteek) euskaraz hitz egitea, nahi dugu Euskal Herria ezagutzea, nahi dugu beraien artean Euskal Herriko sare bat sortzea, eta hori guztia lotuta egongo da kirolarekin, turismo sostengarriarekin, osasunarekin orokorrarekin, osasuntsuak diren praktikekin. Eta gutxi gorabehera hori izango litzateke… Azkenean, nahi dugu gazteak beraien buruak piztea eta konturatzea inguruan daudela gauza interesgarri pila bat, dagoela jende interesgarri pila bat eta 16-17 urte tarte horretan, mundua deskubritzen ari direla, deskubritzea Euskal Herrian gauza positibo eta polit pila bat ditugula eta gero ba bueno, beraien etxera itzultzen direnean, lekukoa ere hartzea eta beraien artekoen artean zabaltzea eta pixkanaka horrelako olatu bat sortzea.

B1
21-06-2018
  • Malutafilms
16144754
04:01
1546