detalle dokuteka-generico-fitxa

Jolasa: terapia egiteko tresna indartsua

Jolasa hizkuntza unibertsala da eta haurraren garapenean eginkizun garrantzitsua dauka. Haur eta nerabeekin terapia egiteko ere tresna eraginkorra da.

Lide Treku haur eta nerabeen garapenean espezializatutako psikologoak azalduko du Mezularian jolas- terapia kontzeptuaren atzean dagoena. Erresuma Batuan eta Kanadan jolasaren bidezko terapia lehendik ari da funtzionatzen, eta Lidek kontatuko digunez oso eraginkorra da haurraren gatazkak, emozioak eta abar bideratzeko.
 

Entzun hemen saio osoa.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

AURKEZLEA.- Eta jolas-terapiari ere tarte bat eskaintzea pentsatu dugu gaur mezularian.  EHUaren psikologia fakultatean. Izan zen mintegia, jolas-terapia elkarteak antolatuta
Eta mintegirako deiak zioen: “Jolas-terapia haur-terapia eredu boteretsu bezain ezezaguna” eta bai ezezaguna egin zitzaigun eta horregatik deitu diogu Lide Treku psikologoari azalpen eske.
AURKEZLEA.- Arratsalde on Lide.
LIDE.- Kaixo. Arratsaldeon.
AURKEZLEA,- Jolas-terapia zer da, Lide? Nola azalduko diguzu zer den jolas-terapia?
LIDE.- Era sinple batean azaltzeko. Nik esango nuke dela jolasa erabiltzea haurrarenganako komunikazio-zubiak eraikitzeko, ezta? Azkenean haurraren hizkuntza naturala jolasa da, haur guztiek jolasten dute mundu guztian eta herrialde guztietan. Orduan, azkenean berak erabiltzen duen hizkuntza hori egiten duguna da bere hizkuntzara egokitu eta jolasaren bidez lagundu eta ahalbidetu bere barne munduan daukan emozio, frustrazio, gatazka guzti horiek ateratzeko ez? Eta horretarako jolas era desberdinak erabiltzen dira. 
AURKEZLEA.- Noiz erakusten du haur batek terapia behar duela Lide?
LIDE.- Nik uste dut bere egunerokotasunean ikusten dugunean ez dela gai dituen gatazka edo zailtasun horiek konpontzeko ez? Eta batez ere sufrimendua dagoenean ez? Haurra sufritzen dagoen momentutik, sufrimendu emozionalari buruz ari gara eta sufrimendua era guztietakoa izan daiteke. Sufrimendua dagoen momentuan, orduan behar du hor batek terapia ez? Sufrimendua era guztietakoa izan daiteke. Ez baldin bagara gu sufrimendu hori ekiditeko edo laguntzeko gai.
AURKEZLEA.- Nola egiten da lan jolas-terapiaren bitartez?
LIDE.- Beno, lehenik eta behin, nik uste dut haurra guregana egokitu beharrean gu haurrarengana egokituta. Eta azkenean da ba berak eskatzen eta… duen mundu horretaraino gerturatzea, bere mundu horretan jolastuz ere bai, ez? Azkenean, jolas horretara egokitzea da eta jolas horretara jolastea haurrarekin ez? Eta gutxinaka gutxinaka (pixkanaka pixkanaka) laguntzea berak daukan gatazka hori jolasaren modifikazio (aldaketa) txikien bidez ba garatzen joatea ez? Modifikazio (aldaketa) horiek haurrak egiten ditu, baina guk lagundu egiten diogu prozesu horretan, ba, beldurrak, antsietateak eta horrelako egoeren aurrean ba beno, ez sentitzeko bakarrik eta seguru sentitzeko ez? Eskutik heltzen diogu ez galtzeko bide horretan ezta?
AURKEZLEA.- Eta nagusientzat edo nerabeentzat ez du balio jolas-terapiak ?
LIDE.- Bai, bai, bai.
AURKEZLEA.- Baita ere.
LIDE.- Haurrentzako eta nerabeentzako dago zuzendua. Gertatzen da jolas-terapiak daukan gakorik garrantzitsuenetako bat hori da ezta? Unibertsala dela, balio duela adin guztietako haurrentzako eta nerabeentzako. Egiten dena da garapenaren arora egokitu, ezta? Haur bakoitzak adin bakoitzean jolas desberdinak egiten ditu.
AURKEZLEA.- Jolas-terapiaren Euskal Herriko Elkartea ez da oso zaharra, sortu zaharra.
LIDE.- Ez, 2015ean sortu genuen. Azkenean ikusita, ba… gezurra badirudi ere, jolas-terapia sortu zen XX. mende erdialdean eta zabaltzen joan zen 80. hamarkadatik aurrera gehiago zabaldu zen. Erresuma Batua eta Kanada joan zen zabaltzen eta guk egin duguna da pixka bat zabaldu nahi hori ez? Gure intentzioa da 2019-20 kurtsotik aurrera ikastaroak ematen hastea ba jolas-terapia zabaltzeko, eta formatuago egoteko eskoletan, sala terapeutikoan eta abar.
 

detalle2

Docuthèque

B2 C1
30-05-2018

x61pRelaContWAR

16144183
03:41

x61pViewCountWAR

5016

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR