detalle dokuteka-generico-fitxa

Eskoletako jolastokiak birdiseinatzen

Berdintasuna, parte-hartzea eta natura uztartu nahi zituzten, eta horretarako Durangoko Kurutziaga ikastolako irakasleek, gurasoek eta ikasleek beharrezkoa ikusi zuten jolastokia eraldatzea.

Euskal Telebistako bideo honetan zenbait irakasleren iritzia entzungo dugu. Eurek kontatuko digute zer filosofia dagoen aldaketa horren atzean, eta nola erreakzionatu duten ikasleek jolastoki berriaren aurrean.

Nafarroako eskola batzuetan ere ari dira patioak transformatzen. Informazio gehiago daukazu hemen

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Berdintasuna, parte-hartzea eta natura uztartu nahi zituzten, eta horretarako Durangoko Kurutziaga ikastolako irakasleek, gurasoek eta ikasleek beharrezkoa ikusi zuten jolastokia eraldatzea.
IRAKASLEA 1. Espazioa aldatzen da harremanak eraldatzeko. Abiapuntua hori, hori hartzen da. Patio tradizional batek kirol-esparru bat edukitzen du, kirol-esparru horretako protagonista ba mutil bat da baloiaz…
IRAKASLEA 2. Eta argi eta garbi ikusten zen nola neskek bazterretara joateko joera zuten, futbol eta zelai, kirol-zelaien bazterretara.
ESATARIA. Lau urteko parte hartzezko prozesu baten ondoren, aste honetan hasi dira adin guztietako mila bat ikaslek jolastoki berrira egokitzen, eta disfrutatzen.
IRAKASLEA 3. Eta bai. Oso pozik gelditu dira, eta orain ibiltzen hasi direnean, oso gustura.
IRAKASLEA 4. Errekasto-harriekin, ba hor bat egongo da uretan eskuak garbitzen, bestea saltoka harri txikietatik, batzuk etzanda egongo dira, baina beste batzuek txilinbueltaka hasiko dira, edo kroketa egiten, nire alaba moduan.
ESATARIA. Mila metro karratuko espazioan, muinoz eta errekaz gain, tren bat ere jarri dute.
IRAKASLEA 2. Lasai egoteko txokoak: asko eskatzen zituzten. Mahai-jolasetara jolasteko, hitz egiten egoteko…
ESATARIA. Lehiako kirola alde batera utzi, eta gizarte inklusibora salto egitea da heziketa-proiektu honen helburua.
IRAKASLEA 1. Denentzako espazio bat sortu da, futbolak jarraitzen du, baina ez da epizentroa, dago beste espazio batean, eta nahi dabenak (duenak) ba hor jolasten du.
IRAKASLEA 2. Zer ekarri du horrek? Ba klaseetarako etxeko zapatilak ekartzea…
IRAKASLEA 3. Irakasle batzuk, musikako irakasleak adibidez, eskatu deusku (digu), mesedez, espazio bat, ba kontzertu txikiak emon (eman) ahal izateko, natura presente egon dadila, eta hori aprobetxatu klaseak emoteko (emateko) kanpoan.
ESATARIA. Ikastolako ikasleentzat ez ezik, eskola-orduetatik kanpo, Durangoko herritar guztientzat ere zabalik egongo da ametsetako jolastoki berria.              
 

detalle2

Docuthèque

B2
02-05-2018

x61pRelaContWAR

16143442
00:02:09

x61pViewCountWAR

4616

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR