detalle dokuteka-generico-fitxa

Laster Ilargian bizitzeko moduan ote gara?

Gizakia ilargira aspaldi iritsi zen, baina azken urteetan Lurraren satelitea ez da espazioko ahaleginen interesgune. Japonian, ordea, Ilargian koloniak eraikitzeko planak oso aurreratuta daude.

Euskadi Irratiko Juanjo San Miguel kazetariak kontatuko digu zer urtetan daukaten japoniarrek Ilargira bizitzera joateko asmoa, eta nola moldatuko diren han ura, janaria eta bizitzeko behar diren gainerako gauzak lortzeko.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Gizakia ilargira aspaldi iritsi zen, baina azken urteetan Lurraren satelitea ez da espazioko ahaleginen interesgune. Japonian, aldiz, ilargian koloniak eraikitzeko planak oso aurreratuta daude. 2030erako, 12 urte barrurako, kanpoko laguntzarik gabe hornitu ahal izango dituzten koloniak izango omen dira. Juanjo San Miguel.

JUANJO SAN MIGUEL NAZIOARTEKO GAIETAN ADITUA. Japoniako Espazio-kolonien Ikerketa-zentroa ari da ikerketa egiten. Zuzendaria, Chiaki Mukai, Japoniako lehen emakume astronauta da eta adituek diote 12 urte barru kolonia hauetan jendea biziko dela.
Ilargia leku egokia izan liteke horrelako kokaleku bat eraikitzeko, 3 egunetan iritsi daitekeelako bertara batez ere. Japoniako proiektuan 30 aditu ari dira lanean, gehienbat gaur egungo nazioarteko espazio-estazioaren ordezkoa lortzeko. Gaur egun estazio horretara behar duten guztia Lurretik eraman behar dute: ura, jakiak, tresneria…
Ilargian egingo dituzten kolonia horiek tuneletan egongo dira, batez ere tenperatura egokia lortzeko. Koloniaren barruan 10 eta 30 gradu arteko tenperatura izango dute, eta kanpoan egunez, -100 eta -130 gradu zero azpitik, eta gauez -170/-230 zero azpitik. Beroaren bidez lortuko dute argindarra, baina horrezaz aparte, han egoteko guztia beraiek ekoiztu beharko dute: ura birziklatu eta jakiak sortu.
Negutegi berezietan patatak, tomateak, letxugak eta albahaka ereingo dituzte; lurrean izan beharrean uretan. Gernutik plasma likidoa lortuko dute laboreak ongarritu eta ura garbi edukitzeko. Gauzak ondo, tuneletan eraikitako kolonia horiek kapsula-itxura izango dute, elkarrekin lotuta egongo dira eta kanpoaldean denboraldi motzetarako eraikuntzak izango dituzte.

detalle2

Docuthèque

B2
16-04-2018

x61pRelaContWAR

16142969
00:02:09

x61pViewCountWAR

3284

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR