Kirolariekin lotutako arropa-markak

Janzten dugun arroparen historiari begiratzen badiogu, konturatuko gara askotan pertsonen izenak daudela atzean. Berdin gertatzen da kirol-arroparekin ere: marka ezagunen atzean kirolari sonatuen izenak aurkituko ditugu.

Erreportaje honetan, Lacoste, Fred Perry, Stan Smith eta Nike kirol-marken kasuak aipatuko dituzte. EITBko Joseba Urkiola kirol-kazetariak emandako informazioa bildu dute.

Irratsaioa osorik entzuteko, egin klik hemen


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARI EMAKUMEA. Kirol-markako jantziek jarraitzaile ugari dute munduan zehar, eta garbi ikusten da marka horien atzean, sorreran, kirolari ezagunak agertzen direla. Lacoste marka dugu ezagun-ezagun horietako bat, kirol askorekin lotu genezakeen marka, zalantzarik gabe. Nor genuen ba Rene Lacoste?
JOSEBA URKIOLA KIROL-KAZETARIA. Ba René Lacoste tenis-jokalari bat Parisen jaioa, Ingalaterrarako egindako bidaia batek begiak zabaldu zizkiona eta, bueno, handikan hartu zuen, antza, dotoreziaren esentzia eta 30eko hamarkadan tenis-pistetan protagonismo handia eduki zuena.
KAZETARI EMAKUMEA. Tenislari ona bai, baina egia esan René Lacostek gaur egun ezagunagoa dugu sortu zuen arropa-markagatik. Lacoste izena krokodilo bati lotuta agertzen zaigu.
JOSEBA URKIOLA KIROL-KAZETARIA. Eta badu historia horrek. Hori ez zitzaion egun batetik bestera jaiki eta krokodilo bat diseinatzen hasi edo Afrikako bidaia batetik etorri. Kontua da apustu bat egin zuela bere kide batekin eta galdu; baina apustu hartan zeukaten zorro bat edo poltsa bat krokodilo-larruarekin diseinatutako poltsa bat egin zuten apustu eta horrek eman zion ideia tenisa utzi eta urte batzuk haratago ba krokodiloa soinean arropa-marka bat sortzeko.
KAZETARI EMAKUMEA. Eta Fred Perry dugu beste bat: tenisaren mundutik datorrena hau ere.
JOSEBA URKIOLA KIROL-KAZETARIA. Fred Perry, entzule batek ez badaki, esango dugu erramuzko koroa bat dela, sasoi batean Joko Olinpikoetan kirolari onenei jartzen zitzaien ikur horietakoa, Fred Perryren logoa hori da, Wimbledon, garai bateko Wimbledonen logo bera. Eta, bueno, Fred Perry esan dezagun Ingalaterrako tenis-jokalari ezaguna, agian René Lacoste baino hobexeagoa izan zena, baina, batez ere, nabarmendu zen etxean, belarretan, Wimbledonen: alegia, tenisa eta elegantzia gehien uztartzen diren plaza horretan.
KAZETARI EMAKUMEA. Eta orain aipatu behar dugun Stan Smith-i ere antzeko zerbait gertatu zitzaion. Esan dezagun Stan Smith Adidas-en azpimarka bat dela.
JOSEBA URKIOLA KIROL-KAZETARIA. Adidasek, Europako alemaniarrek ondo ikusi zuten Stan Smith estatubatuarra. Bera hamarkada batzuk geroago, 70eko hamarkadako pistetako erregea izan zen eta, batez ere, hau gehien gailendu zen Estatu Batuetako Irekian eta Davis Kopan. Eta zapatila batzuk, zapatila berezi batzuk diseinatu zituen eta bere izena ezarri zieten. Gaur da eguna Stan Smithen zapatilei ”tenis” zapatilak deitzen diotena.
KAZETARI EMAKUMEA. Eta kirol-munduko markak aipatzen ari garen honetan, Nike eta Michael Jordanen artekoa ere hortxe daukagu.
JOSEBA URKIOLA KIROL-KAZETARIA. Ba 1984. urtean, bai pelikuletan bai Estatu Batuetatik etortzen ziren hainbat produktu eta ikus-entzunezkoetan, Nike zapatilak ikusten ziren eta horretara zegoen diseinatua estrategia komertzial hura, zapatiletara. Asko saltzen zituzten Amerikako Estatu Batuetan, baina munduan zehar ez zegoen hain zabaldua. 1984. urtean Nikeko presidenteak erabaki zuen gazte batengan apustu egitea. Gazte hura Ipar Karolinan jokatzen ari zen gazte unibertsitario bat zen: Mikel izena eta Jordan abizena zeukana.
KAZETARI EMAKUMEA. René Lacoste frantsesa, Fred Perry britainiarra, Stan Smith, Michael Jordan… kirolari ezagunak guztiak eta kirol-marka ezagunei lotuta geratu direnak.
 

B2
03-04-2018
16142623
00:03:43
3180