Naturako zerk txunditzen zaitu?

Naturako zer fenomenok, zer gertaerak liluratzen zaitu? Galdera hori egin diete Euskadi Irratiko Faktoria programako tertuliakideei eta baita neska-mutil batzuei ere.

Naturak eragin handia dauka guregan, azken batean, gu ere natura baikara. Gertakari batzuek beldurra ematen digute -uholdeek, lurrikarek...-, baina beste batzuek oso gustuko izaten ditugu: egunsentia ikustea, urtaro-aldaketak... Zuk naturako zer duzu gustuko?, zerk txunditzen zaitu?


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARI GIZONEZKOA. Bueno, gaur Karlos, Nerea eta Xabierren tartean naturaz hitz egiteko asmoa daukagu eta galdera bat luzatuko diegu hirurei, eta zuei ere bai bide batez: naturako zerk txunditzen zaitu?, naturako zer fenomenok, zer gertaerak txunditzen zaitu. Hori da gaur luzatuko dugun galdera.
KAZETARI EMAKUMEZKOA. Neska-mutilei galdezka ere ibili gara.
KAZETARI GIZONEZKOA. Entzun dezagun zer dioten neska-mutilek.
MUTILA 1. Hotz egiten duen tokietan ba oso polita da aurora boreala, ba oso arraroa da zerua berdea ikustea.
MUTILA 2. Ostadarra, koloretsua delako.
NESKA. Ba armiarma-sareak nola egiten dituzten; armiarmak nola egiten dituzten beraien sareak.
MUTILA 3. Ba asko harritzen nau zergatik(an) hostoak aldatzen diren kolorez, ze batzuetan izaten dira berdeak eta gero kolorez aldatzen dira eta horiak eta laranjak jartzen dira.
MUTILA 4. Harritzen nau asko txorien habiak, zeba makilak denak pilatuta daude, eta hola oso politak dira beraiek bizitzeko, ez?
KAZETARI GIZONEZKOA. Naturako zerk txunditzen du Nerea Ibarzabal?
NEREA IBARZABAL. Bueno, orokorrean ura dagoen eremuak, ez dakit, erreka eta itsasoak ze batzuetan iruditzen zait gure eguneroko bizitzan arazoak iruditzen zaizkigunak edo arazoak dauzkagu edo askotan kezka txikiak buruan, eta gustatzen zait erreka batera joan eta ikustea nola ez den ezer aldatzen. Hau da, urak berdin jarraitzen du nahiz eta zuk lanean egun txar bat izan, eztabaida bat izan norbaitekin… Ez da aldatu ezer, ez da hain garrantzitsua munduarentzat, ze erreka hori berdin doa aurrera.
KAZETARI GIZONEZKOA. Berdin doa, ezta?
NEREA IBARZABAL. Eta horrek lasaitzen nau, errekara joan eta “bueno, ja esta”, berdin dio niri zer gertatu zaidan, ondo dago, ura badoa eta ni ere joango naiz.
KAZETARI GIZONEZKOA. Eta gero errekara botatzen duzun harri-txintxarra, adibidez, harri bat, ezta, horrek sortzen dituen uhinak ere oso politak izaten dira, ezta? Borobil horiek bezala, ezta?
NEREA IBARZABAL. Bai.
KAZETARI GIZONEZKOA. Karlos, naturako zerk txunditzen zaitu?
KARLOS CID. Ba nik pentsatu dudana hemen botatzeko da gehien txunditzen nauena dela kukuaren hotsa, batez ere inoiz entzun ez dudalako kukuaren hotsik. Orduan…
BESTEAK. Benetan? Karlos!   
KARLOS CID. Ez, sekulan ez. Ni kaletarra nauzue eta hemen ez dago kukurik, hemen ez dago ezer kutsaduraz aparte eta Xabierrek…
NEREA IBARZABAL. Ku(ku)tsadura.
BESTEAK. Kar-kar.
KAZETARI GIZONEZKOA. Xabier Amuriza zerk txunditzen du?, naturako zerk txunditzen du?
XABIER AMURIZA. Ba nik esan behar dut lehenengo-lehenengo natura esentziala norbera dela, eta ni pozik gustura eta nagoenean edozein txokok txunditzen nau. Baina triste edo atsekabez, umore txarreko nagoenean, natura guztiak amorrarazten nau; orduan, ba lehenengo natura norbera da. Bat aipatzekotan, inoiz gertatu ba berandu etortzea –Nafarroatik edo ez dakit nondik– eta bidean egunsentia argitzea. Eta, batez ere, ondo, sentsazio onarekin bazatoz, orduan egunsenti hori baino ederragorik ez dago munduan.
KAZETARI GIZONEZKOA. Entzule batek dio “Elurra mara-mara egiten ikustea bezalakorik ez dago”. Bueno, gozatu naturaz, e? Hor dago guretzako eta goza dezagun naturaz betiere errespetatuz.

B1
28-02-2018
16141578
00:03:09
4392