detalle dokuteka-generico-fitxa

Adi ibili edari energetikoekin

Duela urte batzuk modan jarri zirenetik, edari energetikoen kontsumoa gora egiten ari da, baina badirudi ez dutela aparteko energia-dosirik ematen.

Kanadako Waterlooko Unibertsitatean edari energetikoen kontsumoak gazteengan dituen ondorioak aztertu dituzte, eta ateratako emaitzek ez dute toki onean uzten edari-mota hau. Egindako ikerketaren arabera, edari energetikoak hartzen dituzten gazteen erdiek eragin kaltegarriak nabaritu dituzte: lotarako arazoak, buruko mina...

Hori guztia azalduko digu Elhuyar Fundazioko kide den Ana Galarragak.

 

Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA.- Hamabostean behin egiten diogu zientziari tartea hementxe, Mezularian. Ikerketa baten berri eman nahi diogu (digu), gainera, Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioko kideak. Arratsalde on, Ana!
ANA GALARRAGA.- Kaixo, arratsalde on.
KAZETARIA.- Zer moduz? Ondo?
ANA.- Ondo. Ondo.
KAZETARIA.- Beno, Kanadako Waterloo-ko Unibertsitateak argitaratu duen ikerketa baten emaitza da arratsalde parte honetan argitara eman dena. Edari energetikoen kontsumoak gazteen artean dituen ondorioak aztertu dituztelako, eta emaitzek ez dituzte toki onean uzten edari energetikoak. Hartzen dituzten gazteen erdiek eragin kaltegarria nozitu, nozitu dutelako, ezta?
ANA.- Hori da. Eta nahiz eta Kanadan egin duten ikerketa hau, kontuan izan behar da hemen ere gero eta gehiago ezagutzen direla, eta kontsumitzen direla edari hauek, eta hain juxtu izan dira gazteen artean gorakada handiena izan dutenak azkeneko 5 urteetan estatu espainolean. Orduan, ba beno, bada gai bat kezka sortzen duena, eta emaitza hauek ikusita, interesgarria izango litzateke ikustea hemen zer gertatzen den, ze ikerketa honetan, ba Waterloo Unibertsitatean egindako honetan, ikusi dute, 2000 pertsonari galdetuta, 12 eta 24 urte bitartean, erdiak baino gehiagok ondorio kaltegarriak izan dituela, ezta? Eta horietatik(an) ba laurden bat, adibidez, ziren bihotzeko taupadak areagotu, azkartu egin zaizkiola, beste laurden batek lo-ezina izan du, eta ehuneko ia 20k buruko mina. Gero, ja, askoz ehuneko txikiagoetan goragalea eta beherakoa edo medikura joan behar izan du. Bularrean mina, eta konbultsioak ere aipatu dituzte gutxi batzuek. Baina nahiko ohikoak dira, esan bezala, bihotzeko taupadak areagotzea eta lo-ezina.
Ondorio horiek askotan lotzen dira (zaizkio) kafeinari. Ba da pixka bat edari hauek daukaten ezaugarria, ezta?, kafeina asko daukatela, kafe batek baino dezente gehiago. Baina ikerketan bertan nabarmentzen dute aztertu beharko litzatekeela, ez bakarrik kafea baizik eta dauzkaten beste osagaiek ere ze eragin daukaten banaka eta elkarrekin. Eta ez hori bakarrik, baita noiz hartzen den ere eta nola. Askotan alkoholarekin batera hartzen baita, eta orduan, ba nahasten da kafeinaren eragin estimulatzailea eta alkoholaren depresiboa.
KAZETARIA.- Edari energetikoak esaten dugunean, Ana, edozein lekutan saltzen dituzten edari horietaz ari gara, edo edari konkretu batzuetaz edo…
ANA.- Hori da. bai. Horiek dira. Eta daukate, beno, marka, etxe askotakoak daude. Eta kafeinaz gain izaten dute azukre asko. Adibidez, begiratu dut, eta alde dezentea dago etxetik etxera, e! Baina freskagarri arruntek baino azukre gehiago daukate, oro har, eta adibidez, batek, Burn, 15 zorrotxoren parekoa dauka. Gero, asko daukate, baita ere, taurina, guaraná eta horrelako beste proteina batzuk. Glukano, glukonolaktona ere bai… Hori karbono-hidrato bat da, glukosatik eratorria, eta asko dauzkate baita bitaminak, gehienbat B taldeko bitaminak. Orduan osagai horiek denak ba baita, esan bezala, banaka eta konbinazioan zer eragin daukaten ikustea gomendatzen dute ikerketa honetan eta gainera ba, aztertzen ari dira Kanadan mugatuko ote duten gazteentzako edari hauek eskuragarri izatea merkatuan, eta baita publizitate
 

detalle2

Docuthèque

B2
23-01-2018

x61pRelaContWAR

  • Galarraga , Ana
16140301
04:43

x61pViewCountWAR

5383

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR