detalle dokuteka-generico-fitxa

Bizikleta lapurtuz gero

Irratsaio honetan kontatzen dute zer egin behar dugun bizikleta lapurtzen badigute eskuratu ahal izateko. Euskadi Irratiko Faktoria programakoek Martin Gartziandia Gasteizko sindikoarekin, hitz egin dute, gai horri buruzko informazioa biltzeko.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Lapurreta bati aurre egiteko modurik onena da bizikleta erregistratzea… Hemen entzule batek galdera egiten du “nola erregistratzen da bizikleta bat?; adibidez, Gasteizen nola egin liteke hori?”.
MARTIN GARTZIANDIA. Ba, udalera joz –beste batean aipatu genuen–, udalaren bulego arrunt batera eta erregistratzeko eskatu. Orduan, udalak zigilu moduko bat ematen du, bizikletari iltzatzen zaiona, eta, nolabait kentzeko oso zaila edo ezinezkoa dena, eta horrek zenbaki bat dauka.
Bestea da bastidorearen zenbakia gordetzea. Bizikletek badute bastidore-zenbaki bat eta, bueno, kontua izan liteke zenbaki hori hartzea.
Beste soluzio hori aipatu duguna…
KAZETARIA. ….argazkiarena.
MARTIN GARTZIANDIA. Uste dut hori errazena dela; eta ez genuke arazorik izan behar. Inkluso bizikletak halako marra edo arrastoren bat badauka, ba, horri argazkia aterata; hori errazena, ez? Hori bai, bizikleta kandatu gabe atera dezatela; bestela, beste edozeinena izan liteke eta.
Bestea litzateke bizikletaren faktura gordetzea edo hori, baina fakturan ez da argazkirik ateratzen, eta hori identifikatzeko zailagoa izan daiteke, ez?
 

detalle2

Docuthèque

B1
26-02-2014

x61pRelaContWAR

16137488
00:01:05

x61pViewCountWAR

3435

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR