detalle dokuteka-generico-fitxa

Afrika odoletan

Iritzi-artikulu laburra. Bertan Afrikako egoera salatzen du. Nigerian, eta inguruko herrietan, "istripuak" gertatzen omen dira eta hildako asko. Egilearen ustez, ez dira istripu mundu mailako egoera ezbidezkoaren azalpen baizik.

LAURA MINTEGI/

Min ematen dit Afrikak, bereziki Nigeriak, agian ongi ezagutzen dugunarekiko sentimendua handiagoa izaten delako.

Leherketak, bide-istripuak, hiesa, estatu kolpeak... Nigeriak sufrimendu-iturri ugari du eta arazoak ez dira koiunturalak. Estrukturalak dira. Arma-biltegi batek eztanda egitea istripua bada ere, ez da kasualitate arma mordo bat hiriburuaren erdigunean bildurik egotea. 1960an Bretainia Handiaren «babesa» utzi eta independentzia lortu zuenetik bakarrik bi presidente izan dira hauteskundeetan hautatuak (Shehu Shagari 1979an eta oraingo Olusegu Obasanjo), beste guztiak estatu-kolpearen bidez igo baitira boterera (Gowon, Mohammed Buhari, Ibra-him Babangida...).

Bide-istripu ugari eta ­hildako kopuruari begiratuz gero­ erraldoiak diren istripuak gertatzen badira, ez da fatalitatearen erruz. Bertan egon behar da zer nolako errepideak dauden ikusteko. Gehienetan ez dira bi auto batera kabitzen, eta auto bat aurrez aurre datorrenean, batek bidetik atera behar du, bestea pasa dadin.

Ez da kasualitatea petrolioa daramaten tutuek istripu asko eragitea, jendea tutuetan zuloak egin eta erregaia lapurtzen ahalegintzen delako, merkatuan erosteko diru nahikorik ez duelako.

Ez da zorte txarra estatu kolpeak behin eta berriz pairatzea. Nigeria oso aberatsa da, diru asko dago tartean. Afrikan lehena eta mundu osoan bosgarrena da petrolioa produzitzen. Diru hori ez zaie heltzen bertan bizi diren 120 milioi laguni, baina bakar batzuek zati ederra bereganatzen dute mendebaldeko gizarte kapitalistarekin tratuak eginez. Nori komeni zaio estatu-kolpe eten- gabeak izatea, nigeriarren artean iskanbilak sortzea, etsai komunaren aurka batu ez batzea? Zeinentzat da estatu- kolpeen etekina?

Ez da patuaren kontua malaria eta hiesa gaixotasun endemikoak eta erradikaezinak izatea. Mendebaldeak botikak ukatzen dizkio Afrikari. Patarroyo zientzialariak asmatu duen txertoa, eta gizateria osoari debalde eman diona, gobernu «zibilizatuek» ez diete eman nahi afrikarrei.

Ohioko Unibertsitateko ikertzaile talde batek esan digu orain askok bagenekiena. Nahikoa dela 74.000 milioi euro (bilioi erdi eskas libera, edo 12 bilioi pezeta baino pixkat gehiago) munduan den malaria, tuberkulosia eta hiesari seriotan aurre egiten hasteko.

Eta guri «istripuak» direla sinestarazi nahi digute, zorte txarra, kasualitatez, patuaren kontua.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

C1
02-02-2002

x61pRelaContWAR

  • Mintegi , Laura
16136334

x61pViewCountWAR

3149

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR