
Deialdi irekiko irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak
Azterketa Batzordearen erabakiz, argitara eman dira 2020ko lehen deialdi irekiko C1 mailako irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak.
Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" izeneko atalean klik egin. Bestalde, prozedura, puntuazioen konputua edo emaitzetako errakuntzen aurka erreklamazioak egiteko epea ere finkatu du Azterketa Batzordeak: uztailaren 14tik 16ra, biak barne.
Azterketa-Batzordearen Erabakia (PDF, 42 KB)