Abian da Eusko Jaurlaritzaren Itzultzaile Neuronala

Itzultzaile berri horrek Adimen Artifizialean oinarritutako sistemak erabiltzen ditu, eta horrek, orain arte erabilitako beste edozein itzultzailerekin alderatuta, emaitza hobea eskaintzeko aukera ematen dio.

Gaur egun, itzultzaileak 4.000 karaktere arteko edozein testu itzultzeko aukera ematen du, eta bi aukera eskaintzen ditu: gaztelania>euskara eta euskara>gaztelania.
Oraindik beta fasean dago (probetan) eta Firefox edo Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da.
Itzultzailearen webgunera sartzeko, sakatu esteka hau.
 


24-10-2019
20771461
25658