Nouvelles
Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren fase berriaren aurkezpena
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Cristina Uriartek, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren fase berriaren aurkezpena egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan.
Oraingoan, 2012an aurkeztu zen eta egun martxan dagoen gaztelania-euskara itzultzailearen hobetutako bertsio bat aurkeztu da. Honetaz gain. itzultzaile automatikoaren bi anai-arrebak ere aurkeztu dira: euskara-gaztelania itzultzailea, alde batetik, eta ingelesa-euskara itzultzailea, bestetik
Itzultzaile hauek presentzia izango dute ‘smartphone’ delakoetan ere. Izan ere, telefono hauetarako bi aplikazio aurkeztu dira ekitaldian.
Itzultzaileari buruzko informazio gehiago, helbide honetan.
