"Txotx! Euskaraz"

Sagardoetxeatik sagardoaren kulturaz gozatzeko eta sagardogintzako euskarazko hiztegia lantzeko proposamena luzatzen diete euskaltegiei, beren ikasturteko eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa.

Proposatutako eskaintzak, sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta sagardogintzari lotutako euskara ezagutu, landu eta praktikatzea ditu helburu nagusi, eta honakoa da proposamena: euskaltegian sagardogintzako informazioa lantzea, Sagardoetxeako bisitan sagardogintzari lotutako euskarazko hiztegia ezagutu eta praktikatzea eta bisitaren ostean sare sozialen bidez idazketa lantzea.
Atxikitako dossierrean, proposatutako jardueraren inguruko informazioa eta tarifak ikusiko dituzue. Nahi izanez gero, Sagardoetxearako bisitaldia sagardotegiko otorduarekin osatzeko aukera ere badago.

info@sagardoetxea.com
www.sagardoetxea.com
Tf: 943 550 575

 

C1
11-03-2014
16342968
2272