Haur eta gazteen transexualitatea hizpide Durangoko Udal Euskaltegian

Durangoko Udal Euskaltegiaren eskutik, Bea Sever, Chrysallis taldeko kideak, herritar guztiei zuzendutako hitzaldia eskainiko du. Gaia: Haur eta gazteen transexualitatea.

“Ez da nire gorputza, zure begirada da” izenburupean, bi saio eskainiko ditu Bea Severrek. Hitzorduak hauexek dira: apirilaren 16an da, goizeko 10etan eta apirilaren 17an arratsaldeko 17:00etan.
Lekua: Durangoko Udal Euskaltegiko Berbagunean.
Informazio gehiago, euskaltegiaren web orrian.

 

11-04-2018
16142874
720