detalle azterketa-ereduak-fitxa

Arranoaren luma

XIX. mendeko Zuberoako landa eremuan girotutako eleberri honek irakurlea paisaia, hizkera eta ohitura biziz jositako mundu batera eramaten du. Idoia Fraile Ugalderen lehen eleberriak emakumeen bakardadeaz, sutondoan tokia egiteko zailtasunaz, nork bere bidea topatu eta eraikitzeak duen garrantziaz eta denboraren ihesaz dihardu, dramaren gordintasunaren eta iruditeria aberatsaren arteko oreka hunkigarrian.

EGILEA: Idoia Fraile Ugalde

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2026

“Xakerteko botxüetako arranoa niz. 1859ko bedatsea” irakurri zuen Kattalinek sega-poto baten barrutik papertxo bat atera eta zabaltzean. Trazu baldar hartan Gaxusak inoiz esan gabeko egia zegoen, inoiz aitortu gabeko gorputz sendo lumaduna, zeruan galdu nahi zuen hegalera, amarena ez zen mintzo karraskaria, edo, agian, baita ordura arteko bizimoldea urratzea bilatzen zuen garrasi harro-oldarkorra ere; nolanahi ere, bere ama baino gehiago, lurtarra ez zela adierazten zuena.

OHARRA: Egileak, oin-ohar bidez, zubereraz idatzitako pasarteen hiztegi eta/edo itzulpen lagungarria eskaini du.

Liburuaren aurkezpenari buruz Berriak idatzitako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (11. or.):

"Gizonezko baten mintzo zakarra iritsi zitzaion, eta, beraz, Gabriellek "Gaxua, aigü honat, fite3!" oihu egin aurretik, ahotsak sumatzen zituen aldera so egin zuen. Gabrielle, Mixel eta alabatxoa organ zirne ordurako, hirurak eserita eta isilik. Larraineko jaunarenak ziren, beraz, marmarrak baino gehiago, eraso kutsua zuten hitzak.

3aigü honat, fite: hator hona azkar"

detalle2

Docuthèque

C1 C2
22-07-2026

x61pRelaContWAR

39757076

x61pViewCountWAR

563

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR