Fiche de modèle d'examen
Umezurtz digitalak
Ezaguna genuen "natibo digitalak" kontzeptua: jaiotzatik bertatik informatika- eta Internet-munduan bizi direnak; orain, ordea, umezurtzak ere badaude. Zer ote dira?
ETBko Teknopolis saioan, Iñaki Leturia kazetariak Juan Manuel Machinbarrena psikologo eta EHUko irakaslea elkarrizketatu du. “Umezurtz digital” kontzeptuari buruz galdetu dio, eta gonbidatuak gako batzuk eman dizkigu egoera ulertzeko.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Umezurtza. Gurasoren bat, edo biak, falta dituena. |
Ahotsa offean: Sare sozial eta mugikorren munduaren abiadura azkarrari neurria hartzea izango da, adituen ustez, aurretik datorren erronka handienetako bat.
Iñaki Leturia: Esaten da gaur egungo gazteak direla lehen natibo digitalak, gazteen belaunaldi hau. Hala ere, nik beste kontzeptu bat aurkitu dut. Zer da “umezurtz digital” bat?
Juan Manuel Machimbarrena: Niri gustatzen zait horren atzetikan (atzetik) dagoen azalpena, ezta? Nik uste dut bi kontzeptu horiek igual erabiltzen direla askotan liburuak saltzeko, ez?, eta, azken finean, ba bueno...
Iñaki Leturia: Natibo digitalak… Oso polita da.
Juan Manuel Machimbarrena: Hori da. Oso deigarriak dira. Eta, baita ere, nik uste dut kaltetu dituela natibo digitalena (digitalenak), porque (zeren), azkenean, horrek... horren atzetik dagoena da: “Beraiek (Haiek) jakingo dute guk baino hobeto nola erabili teknologia”, baina ez dute heldutasuna (heldutasunik) hori ulertzeko. Oso gai dira behatzarekin gora eta behera joateko, baina horrek ez du esan nahi horren atzean dagoena ulertzen dutenik: zer da (den) edukien biralizazioa, zer da (den) eduki pribatuak ba, bueno, ba, zabaltzea... Eta umezurtz digitalenak, pixka bat, horri kontra egin nahi dio, ez?, azalduz (azaltzeko), ba, bueno, utzi ditugula belaunaldi dezenteetan edo pare bat belaunalditan, euren kabuz, pentsatuz (pentsatuta) beraiek jakingo zutela.
Iñaki Leturia: Umezurtzek gurasoak falta dituzte, ezta? Hori dio definizioak. Eta zein izan beharko luke gurasoen papera arazo honetan guztian?
Juan Manuel Machimbarrena: Nik uste dut erantzukizun handia dutela gurasoek, eta zaila da beraiek ez dutelako prestakuntzarik jaso honen inguruan. Orduan, nik uste dut hor zailtasun handia dagoela, askotan ez garelako, helduok ez garelako, prest sentitzen gauza horiek irakasteko, baina ezin diegu uko egin gure beharrei edo gure erantzukizunari guraso bezala, ez? Ezin zaie gurasoei bakarrik bidali (Ezin da gurasoen esku bakarrik utzi) arazo hau, eta hau, baita ere, hezkuntza-mailan landu egin behar da. Baina igual lehenbizi gurasoei hezkuntza bat eman behar zaio jakiteko, edo eman behar zaie, jakiteko nola erabili teknologia eta norberaren erabilera ere aztertzeko.
Iñaki Leturia: Ez dakit zentzu horretan doan (doazen) azkenaldian hain modan dauden adinaren inguruko murrizketak, ezta?: “Geroz eta beranduago eman behar zaie gazteei mugikorra”. Ados zaude horrekin, joera horrekin?
Juan Manuel Machimbarrena: Ni ez naiz horren oso zalea, ez?, debekuaren zalea. Nik ulertzen dut horren atzean dagoena da (dela) saiatzen garela, bueno, arazoa pixka bat aurrerago bidaltzen (atzeratzen), ez? Baina ze adinetan kokatzen dugu? Pixka bat, ausaz iruditzen zait...
Iñaki Leturia: Hamabost, hamasei, hamazazpi, hamazortzi?
Juan Manuel Machimbarrena: Nik denetarik irakurri dut. Orduan, eta ez dago argi, osea (hau da), ez dago berme enpirikorik esateko: “ba, 16 urtera arte...”. Egia da pediatriako elkarteek esaten dutela; bueno, adibidez, zero-sei urte bitartean ez dela pantailarik erabili behar, eta nik ulertzen dut, osea, zaintza hori egin behar dela. Eta... Baina sei urteko muga hori, baita ere, pixka bat ausaz jarrita dago. Noiz eman mugikor bat gazte bati? Ba, depende ze mugikorra ematen zaion (horren arabera), ez?: da azkeneko modeloa smartphonea edo kokatzeko telefono bat? Nik uste dut pixkanaka egin behar den kontu bat dela, eta hor gurasoen mediazioa (bitartekotza) sartzen da, ez? Osea, gurasoek erabaki behar dute noiz eta nola.
