Fiche de modèle d'examen
Garen piztiaz beste
Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegik Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso dituzte saiakera honetan. Euskal Herri aske eta transfeminista dute ortzimuga; gizon eta emakumerik gabeko herri bateranzko bidea egin nahi dute.
ARGITALETXEA: Txalaparta
URTEA: 2025
Gizon eta emakumerik gabeko herri bateranzko bidea egin nahi dugu: menpeko harremanik gabea, bere zentzu zabal eta konkretuenean; harreman horiek nola eraikitzen diren aztertu, eta nola desegin proposatu; desegite horretarako alternatiba posibleak irudikatu, eta praktikan jarri; ardurak sailkatu, guri dagozkigunak hartu, eta gainerakoak dagozkionari hartzeko exijitu.
Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 12. alea da hau.
Liburuaren aurkezpen-ekitaldiaren bideoa ikus dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (9. or.):
"Baina gogoratzen dugu noiz iritsi zen feminismoa gure ondora, eta noiz barnera. Gogoratzen dugu nola egin ginen feminista elkarrekin, eta transfeminista gerora. Noiz izendatu genituen geure buruak bollera, marika, trabesti eta ez bitar. Noiz eskuiratu genuen erabaki batzuk exijitzeko kemena, eta noiz hartu genuen etxea defendatzeko erabakia; bestelako etxe bat izan behar zuen, argiki, norberarentzako, guretzako, gela batekin. "
