Iraia Oiartzabal, ezkongaien jantzi-diseinatzailea

Iraia Oiartzabal (Pasaia, 1987) jantzi-diseinatzailea da eta ezkongaien soinekoak egiten ditu neurrira. Ausardiarik ez zaio falta, 23 urterekin bere atelier propioa zabaldu baitzuen. Diseinatzen dituen jantziek bezero bakoitzaren nortasuna islatzen dute.

Bere ibilbidearen berri eman digu elkarrizketa honetan. Paisajismoa ikasten hasi zen, baina ikasketa horiek utzi eta jantzien diseinua ikastera joan zen Bartzelonara.

 

 

 

 

 

 

Iraia Oiartzabal (Pasaia, 1987) moda-diseinatzailea. Argazkia: Iraia Oiartzabal


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zein da Iraia Oiartzabal?
Pasai Antxoko 33 urteko neska bat (naiz), diseinatzailea, eta gaur egun ezkontza (ezkongaien) soinekoak egiten ditut neurrira; eta, beste hainbat gauzen artean, hainbat proiektu artistikotan ere nabil sartuta.

23 urterekin ezkongaientzako atelierra zabaldu zenuen.
19 urte neuzkala ezkondu zen nire ahizpa zaharrena, eta jantziak neurrira egin nahi nituen. Ni garai horretan paisajismoa ikasten ari nintzen, hemen inguruan zeuden ikasketa artistikoen artean zelako pixka bat desberdinena eta, nolabait, gehien motibatu ninduena.

Baina nire ahizpa ezkondu zenean, hori, jantziak neurrira eginda, ikusi nuenean lanean emakume bat esan nuen: nik hau egin nahi dut; eta orduan utzi nituen ikasketa horiek, lanean jarri nintzen moda, ikasturtea hasi arte eta moda ikastera joan nintzen Bartzelonara, eta joan nintzen helburu bezala hona itzuli eta nire tailer (lantegi) propioa montatzearena (zabaltzea zen). Orduan, zuzenean, 23 urterekin bueltatu nintzen. Hiru ahizpen artean txikiena (gazteena) naiz eta bakarrik nengoen jada etxean, orduan, amaren etxean montatu (zabaldu) nuen lehenengo tailerra, eta hortik aurrera, saltoak (aurrerapausoak) ematen (nabil) gaur arte.

Zergatik aukeratu zenuen goi-mailako diseinua?
Printzipalki (Batez ere) aukera ematen didalako, nolabait, diseinuan joko handiagoa edukitzea (edukitzeko), ze (izan ere) gaur egun moda oso industrializatuta dago; hori denok dakigu, eta erritmo aldetik, konpetentzia aldetik eta kristorena (izugarria) da eta gainera da gaur egun jokoan dauden enpresen aurka joatea, eta ezinezkoa da; por que (zeren) azkenean, beraiek, jartzen dituzte modaren munduko legeak eta horren aurka ezin duzu joan, handiegiak direlako. Orduan, azkenean, goi-joskintza eta, bereziki, ezkontza esparruak ematen zidan nolabait diseinu aldetik kalitatezko jantziak egiteko aukera, eta kalitate esaten dudanean, bai diseinu aldetik eta bai ehungintza aldetik (ehungintzaren ikuspegitik).

Zergatik dira bereziak zure diseinuak?
Ba, azkenean, islatzen dutela norberaren pertsonalitatea (norberaren pertsonalitatea islatzen dutelako). Niretzako, nire lanaren helburua da, nolabait, nirekin soinekoa egingo duen horren izaera transmititu (transmititzea) eta sentiaraziko diona bera dela (eta bera dela sentiaraztea). Bera ispiluan begiratzea eta esatea: jo, ze guapa nagoen, eta era berean, soinekoa daukala (duela) ahazteko aukera izatea ere bai; ez izatea zerbait pendiente egotea (etengabe erne egotea) eragingo diona. Eroso sentitzea, izaera transmititzea eta rollito (berak bilatzen duen estilo) puntu hori hartzea ere (ere hartzea).

2017an Max Saria jaso zenuen Kukai dantza konpainiarentzat diseinatutako jantziengatik.
Bueno, sari hori, egia esan, nire esparrutik guztiz kanpo dago. Orduan, egia da, nolabait nire marka pertsonalari bai bere respaldoa (bultzada) ematen diola eta nire bezeroei begira ere; gaur egun, egia esanda... egia da Max sariak ez dakitela (dakidala) ere ze punturaino jendeak badakien ze (zein) sari den, Goya edo Oscar (sariak) askoz ere ezagunagoak dira Max-ak baino.

Zein dira zure etorkizuneko erronkak?
Bai, bada, oraintxe bertan, abesbatza baterako jantzi-diseinuan ari naiz; gero, orain beste proiektutxo bat dugu esku artean, eta espero dugu laster atera ahal izatea, eta da pixka bat gaur egun bizi dugun egoeraren ondorio kontsideratuko nuen (nukeen) proiektu horietako bat da. Azken finean, gaur egun, ezkontzak, oraintxe bertan, dauden egoeran daude eta egiten ari gara ahal duguna. Egia da aguantatzen (bizarauten) ari garela nolabait ere ezkontzen mundua urtebeteko epearekin aurreikusten delako, orduan niri honek guztiak harrapatu ninduenean urte osoa, nolabait, hartuta neukan, orduan eragin hori gehiago izan da jendea trastokatzea (aldatzea) beste edozein ondorio baino.

 

B1
25-02-2021
28008869
00:04:40
2415