Lourdes Herrasti eta Altzoko Handiaren hezurdura
2020ko udan iritsi zen albistea: Altzoko Handiaren hezurdura aurkitu zuten Altzo azpiko hilerrian dagoen hezurtegian. Lourdes Herrasti Erlogorri Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak zuzendu zituen indusketa lanak.
Lourdes Herrastirekin izandako elkarrizketan aurkikuntzaren garrantzia aipatu digu, baita ideia nola sortu eta gauzatu zuten ere.
Lourdes Herrasti. Argazkia: Asier Izagirre
Zein da Lourdes Herrasti?
Lourdes Herrasti naiz, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea; hain zuzen ere, Antropologia departamentuko kidea. Antropologian aztertzen duguna da giza hezurrak, eta hain zuzen ere, hemen inguruan dauzkagunak (ditugunak), gehienak, giza hezurrak dira.
Nola jasotzen duzue Miguel Joakin Eleizegiren, Altzoko Handiaren, hezurdura bilatzeko enkargua?
Gure kide batek uztailean lana egiten zuen, justu (zehazki) uztailean, Altzoko udaletxean (udalean). Bertako langileekin komentatzen (hizketan ari zela), galdetu zuen Altzoko Handiaren istorioaz. Eta beraiek esan zioten ez zekitela non egon zitekeen hilobiratuta, non egon zitezkeen bere hezurrak. Orduan berak galdetu zuen, norbaitek bilatu al du? Norbaitek topatzeko ahalegina egin al du? Ezetz erantzun zitzaionean esan zuen, bueno (beno) ba, goazen egitera.
Kanposantuan begiratzen hasi ginen lehenengo, familiak ohiko lekua dauka hilobiratzeko eta esparru horretan jardun ginen zundaketa bat egiten. Eta gurekin batera egon ziren senitartekoak gurekin denbora guztian egon direlako. Eta han aurkitu ez genuenez, bigarren aukera zen hezurtegia (hezurtegian) begiratzea.
Hasi ginen begiratzen eta halako batean aurkitu genuen, berezia zen eta tamainaz handia zen humero bat. Humero horrek benetan adierazten zigun halabeharrez berea izan behar zuela. Eta berea, Altzoko Handiko (Handiaren) besoko hezurra izan behar zuela. Bat aurkitzeak suposatzen zuen gehiago egon behar zutela eta horregatik gehiago topatu genituen. Eta zorionez, aurkitu dugu hezurduraren gehiengoa. % 80a gurekin daukagu ia (jada).
Zein aritu zarete proiektuan lanean?
Proiektu guzti hau (hau guztia) sortu zen bat-batean, aldez aurretik planifikazio handirik gabe. Berez uztailean sortu zen ideia eta abuztuan jada egiten ari ginen. 15 egunetan dena martxan jarri genuen eta sortu zen ekipoa (taldea) oso berezia izan zen, dena bolondresek (boluntarioek) egindako lana izan zen, auzolanean egindako lana.
Eta auzolanez egindako lan honetan, gurekin ibili ziren pertsonak, batzuk oso bereziak dira, mundu osoan ezagunak direlako. Gurekin batera egon zen nazioarteko Gurutze Gorriko burua, akzio (ekintza) humanitarioko burua den Morris Tidball Binz; gurekin egon zen ere neurologo garrantzitsuenetariko bat (izen handiko neurologo bat), biologo garrantzitsu bat, Estatu Batuetan bera da “Brain mapping” munduko proiektu handienaren burua, gurekin jardun zen lanean, gurekin aritu zen adimen artifizialeko burua den Xabier Uribeurretabizkaia (Uribe-Etxebarri)..., Hau da, ez ginen arkeologoak, antropologoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak bakarrik egon, baizik eta gurekin batera zientzia (zientziako) beste arloetatik etorritako jendea, oso adituak bere arlo-esparruetan, baina gurekin bolondres (boluntario) aritu zirenak gustu handiz lanean.
Oihartzun handia izan du arkikuntzak. Zergatik?
Aurkikunde honek berebiziko garrantzia izan du. Ez bakarrik abuztuan gertatu delako eta sekulako oihartzuna izan duelako, porque (izan ere) komunikabide guztietan atera da nonahi, baizik eta guretzat ere, herriarentzat, pertsonaia berezia zelako. Pertsonaia historikoa izateaz gain, pertsonaia gurea bezala sentitzen genuen, gure Handia zelako, eta hori da pelikularen bitartez guztiok ezagutu dugun pertsonaia, Altzoko Handia. Eta gurea egin dugunez, nik uste dut denok (guztiok) sentitu dugula eta jaso dute (dugu) notizia benetan berri on bat bezala. Bertan zegoela eta hemen jarraitzen duela izaten. Bestalde, zientziaren aldetik, badu aurkikuntza honek igual (agian) bestelako ildo batzuk jorratzeko.
Bi laborategi Euskal Herrian ari dira aztertzen erraldoitasuna, gigantismoa nondik sortu daitekeen edo nondik nora sortzen den edo ateratzen den. Orduan, bertan atera ditugun hezur puska batzuk erabiliko dituzte hain zuzen ere azterketa hori egin ahal izateko. Bestalde, noski, hezur guzti hauek (hauei guztiei) aterako diegu 3D-ko, hiru dimentsioko, molde bat eta hiru dimentsioko molde horren bitartez egin dezakegu erreplika bat. Erreplika horren bitartez jakingo dugu edo edukiko dugu beti, gurekin tamaina bereko, morfologia bereko, hezurdura; nahiz eta benetazko hezurdura, bere hezurrak, azkenean familiari bueltatuko diogu (dizkiogun), ohi den bezala. Baina guk, aldez aurretik, hartuko dugu horien erreplikak eta erreplika horien bitartez atzerketa gehiago egiterik izango ditugu gerora ere.