detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Golfa aberatsen kirola ote da oraindik?

Golf jokalari askok ezaugarri jakin batzuek dituzte: gizonak, 40-50 urte ingurukoak eta dirudunak. Golfa aberatsen kirola delako uste osoa geneukan aspalditik askok. Usteak erdia ustel esaerak balio digu oraingoan, ordea, dirudun asko ibili arren edonork praktika dezakeen kirola dela frogatu baitugu. Oñatiko Irelore golf eskolako zuzendariarekin eta bi golf jokalarirekin hitz egin dugu ondorio horretara iristeko.

Ihintzaz estalita dago Ireloreko zelaia. Pilota lurrean ipini, hankak zabaldu eta sorbaldak hauen paralelo ipintzen ditu. Makila altxa du gerritik gora soilik mugituz. Harri bat jaurtiko balu bezala, makila altxa du eta inertziaz, hanka. Pilota airera bota du, urrutira, Conor Mathew Irlandako golf jokalariak.

"Aski da pilota behin ongi jotzea, golfarekiko lotura sentitzeko" aitortu digu Javier Balzategik, Irelore golf eskolako zuzendariak. Zelaien inguru berdeak ere laguntzen duela esan digu, atmosfera baketsuak lasai sentiarazten baitzaitu. "Lur hauen mantenua da kirol honetan garestiena dena" esan digu Balzategik.

Zelaia egoera onean edukitzea garrantzitsua eta garestia izan arren, aberatsen kirola izatetik denok parte hartu dezakegun kirola izatera pasatu da golfa. "Eskaintza txikiagoko baina prezio baxuagoko golf eskola ugari sortu dira perretxikoen moduan, kirol honetaz gozatzeko aukera eskainiz" azaldu digu Ireloren dabilen irlandarrak.

Irlandatik Euskal Herrira etorri zen duela bederatzi urte eta hemen hartu zuen bizilekua. Maletan ez zitzaion bere zaletasuna ahaztu: golfa. Ikasten ari zen oraindik Irlandan bizi zela eta horretan dihardu gaur egun ere. Bidezko prezioa duten eskolak horretarako egokiak direla dio; hori bai, gaineratu du maila bat lortu ostean golf elkarteetara joatea dela aproposena. "Bata eta bestearen helburuak ezberdinak dira", esan digu Mathewsek. Hain zuzen ere, elkarrizketatu ditugun jokalariek esan digute golf eskola batean izena emanez gero, 325 euro nahikoak izan daitezkeela urteko bazkide egin eta materiala eskuratzeko. Golf klubak, aldiz, garestiagoak dira: halakoetan, bazkidetza egin, hileko kuota ordaindu eta gastu guztiak 6.087 euroko aurrekontura iritsiko gara. Hirugarren aukera bat da, hain ezaguna ez dena, zelai publikoetan jokatzea; 500 euro ordainduta, urte osoan jokatu daiteke halakoetan.   

Golf eskolek parte-hartzea bultzatzen dute
Klubetan, maila altuagoa da eta golfean ondo ez badakizu traba egingo diezu besteei; eta zuk, berriz, dirua galdu. "Donostiako Basozabal klubean dauden jokalari onenen artean, adibidez taxilari eta tabernari bana ezagutzen ditut" esan digu Beatriz Odriozola golf jokalariak, diru sarrera handiak izan gabe ere golf klubetan lasai asko joka daitekeela azpimarratuz.

Eskolek praktika sustatu nahi dute. Horretarako, "prezio baxuagoak eta bonoak" eskaintzen dituztela esan digu Balzategik. Bonoen prezioan materiala eta jokatzeko aukera daude aurreikusita. Ireloren, bazkide izateko 175 euro ordainduta eta materiala erabiltzeagatik beste 150 euro emanda, urte osoan ibil zaitezke golfean.

Odriozola tolosarrak ere herri xeheak praktikatu dezakeen kirola dela azpimarratu du. Berak material guztia "bigarren eskukoa" erabiltzen duela esan digu. Golferako zelai publikoak ere badirela kontatu digu eta horietan materiala soilik ordaindu behar dela. Golfean jokatzea merkea dela dio "aukerak aprobetxatzen badituzu".

Eskaintza aldatu denetik, bezeroen profila ere aldatu egin da. "Orain, gazte gehiago animatzen da golfean jokatzera" esan digu Ireloreko zuzendariak. "Torneoak egiten ditugu, gazteek atsegin dituztelako eta modu honetan golfa erakargarriagoa bilakatzen delako" Lehiatzen ez den kirolean gazte gutxi ibiltzen da, nor baino nor aritzeak asko motibatzen ditu-eta. "Golfa adaptazio prozesua egiten ari da alor horretan, elitean edota ekonomi maila altua izan gabe lehiatzeko aukera baitaukazu".

Beraien asmoa golfa hedatzea eta denek eskuragarri izatea dela dio. Gazte gehiagok probatzea eta neskak ere animatzea da beraien desioa. Kirol honekiko dagoen pertzepzioa aldatu nahi dute, begi onez ikusia izatea lortu. Hori dute helburu eta bide horretan ari dira lanean.

Irudia: Stefan Waldvogel, Pixabay

 


x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
21-11-2011

x61pRelaContWAR

16444982

x61pViewCountWAR

3107

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR