detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Japoniar artea eta japonismoa

"Japoniar artea eta japonismoa" du izenburu Bilboko Arte Eder Museoko erakusketak. Jose Palaciok osatu zuen bilduma hau XX. mendearen hasieran.

1953. urtean María Arechavaletak, bere emazteak, Bilboko Arte Ederren Museoari opari egin zizkion obra hauek. Bilduma bikaina da, 291 artelan ditu denera: pinturak, ospakizunetarako te-edalontziak, estanpak, kimonoak (inro), paperak edukitzeko kutxatxoak (sakisibako) eta beste hainbat objektu.

Argazkia: Bilboko Arte Eder Museoa

Arte Ederreko erakusketa lan ataletan dago banatua. Lehen hiru sailetan japoniar artearen berezitasunak erakusten ditu, eta laugarrenean Jose Palacioren biografia, balio estetikoak eta bilduma hau osatzeko eman zituen pausoak azaltzen dira. Gaiaren arabera, obra hiru multzotan dago sailkatua: “Edo garaiko grabatuak”, “Sakratua eta Zaldunezkoa” eta “Egunerokoa Urushi lakaren artea.

Jose Palacio Olabarria 1875. urtean Uruguain jaio zen eta Bilbon zendu 1952. urtean. Palaciok Japonia, Txina, Korea eta Vietnam, eta ia Asia osoko artea behatu zuen bilduma hau egiteko. Horregatik gertatzen da hain interesgarria erakusketa hau. Euskal Herrian antzeko bildumarik ez dago, ezta Europa osoan ere kalitate artistiko berdinekorik. Ekialdeko obra hauekin batera Japonismoa islatzen duten beste hainbat artelan ere aukeratu dituzte erakusketarako. Artelan hauek Arte Ederren Museoan dauden margolarienak dira: Fernando Zöbel, Gauguin, Dario de Regoyos, Rafael Balerdi, Antoni Tàpies …
 

XIX. mendean, Britainia Handiak, Frantziak eta Holandak kontrolatzen zuten Asia hegoaldeko eta Afrikako lehengaien merkatua. Estatu europarrek kolonia eta protektoratu asko sortu zituzten munduan zehar. Japoniarrak ere ez ziren atzean geratu eta Europako merkatuetara esportatzen hasi ziren. Europarren esportazioa produktu tekniko-zientifikoetan oinarritu zen eta japoniarrena, berriz, eskulanetan.

Japoniar kulturak izugarrizko harridura sortu zuen Europako hiriburuetan, Paris eta Londreseko arte-galerietan beraien estanpak eta artelanak oso preziatuak ziren. Pierre Bonnard, Toulouse-Lautrec, Mary Cassatt eta artista inpresionista askok eta askok japoniar estetika bereganatu zuten, hainbat koadro hauen erara margotuz. Philippe Burty arte adituak, japoniarrek eragindako mugimendu honi “Japonisme” deitu zion. Miresmen honek ia XX. mendearen erdira arte iraun zuen.



Japonismoaren erakusketa irailaren 14ra arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.

Informazio gehiago: http://www.museobilbao.com/eu/exposiciones.php helbidean.


detalle2

Docuthèque

B2
07-08-2014

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16345147

x61pViewCountWAR

5321

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR