Aldizkari Digitala
Oskar Schindler
Oskar Schindler 1908ko apirilaren 28an jaio eta 1974ko urriaren 9an hil zen. Enpresaburu hau Bigarren Mundu Gerran 1200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu izanagatik egin zen famatu.
Eta hala, Schindler39;s List izeneko filmak ospe handia hartu zuen duela urte batzuk; oraindik orain, maiz ematen dute telebistetan.
Irratiko pasarte honetan film horren oinarrian dagoen pertsonaia historikoaren biografia laburra dago.
Oskar Schindler negozio gizon alemaniarra jaio zela ehun urte bete dira gaur. El arca de Schindler liburuaren inspirazioa izan zena, baita La lista de Schindler filma ezagunarena ere, 1908. urteko apirilaren 28an jaio zen.
Bigarren Mundu Gerra lehertu aurretik, nazien SS-etako kide izan zen Schindler. Informatzaile gisa egin zuen lan, enpresari abila izanik merkatari poloniar eta judutar ugari ezagutzen zituelako, eta SS-ko segurtasun indarrentzat eginiko lanaren ondorioz, harreman onak landu zituen taldeko goi kargu batzuekin. Kontaktu horiek izango ziren 1939an, naziek Polonia inbaditzearekin batera, negoziorako aukera erraztu ziotenak. Fabrika bat erosi zuen Krakobian, hasiera batean eltzeak egiteko eta ondoren artilleria produkziora bideratuko zuena. Eskulana desio baino garestiagoa zen ordea, eta gastuak murrizteko, juduak kontratatzen hasi zen langile modura. Eguneroko giza harremanek, hasierako asmoetatik urrun, enpresari alemaniarraren jarrera aldatu egin zuten, judutarrek jasaten zituzten egoerak kontatzen zizkien heinean eta Krakobiako ghetoan errepresioa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuenean. Ordutik aurrera, zapalduak babestu nahian, Schindler-ek judutar gehiago kontratatu zituen, ahalik eta langile gehien. 1944. urterako, 1.200 judutar inguru salbatu zituela kalkulatzen da. Gerra ostean, SS-koa izateagatik, segika aritu zitzaizkion, 1967an Israelek esker ona agertu zion arte: Jerusalemgo Justuen Etorbidean zuhaitz bat landatzeko eskatu eta laguntza ekonomikoa eskaini zion Israelek, baina Schindler-ek gerra osteko negozioekin porrot egin bazuen ere, dirurik ez zuen onartu eta 74an behartsu hil zen, 66 urterekin.
