detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Kirolariak gara!

Aisialdian zinemara edo antzerkira joan gaitezke. Kontzertu edo dantzaldi batera. Etxean ere gera gaitezke edo erosketak egitera joan, baina biztanleriaren % 72k kirola egitea aukeratzen du.

Zein kirol praktikatzen den galdetzen badugu, baten batek igeriketa esango du, besteren batek korrika edo oinez ibiltzea. Nor edo nork yoga, pilatesa edo spinninga ere aipatuko du. Eta, futbola, saskibaloia, tenisa eta euskal pilota ere ez dira urrun ibiliko. 

 
Adinak, sexuak eta norberaren helburuek zer ikusi handia dute kirolaren aukeraketan. Donostia Kirola-k eman dizkigun datuen arabera, gazteen artean, korrika egiteko ohitura handia dago, baita futbolean aritzeko edo gimnasiora joatekoa ere. 36 urtetik gora, aldiz, oinez ibiltzea praktikatzen da gehien. Hala ere, 2011ko datuekin alderatuta, orokorrean nabarmen igo dira korrika egitea eta gimnasiora joatea, eta asko jaitsi igeri egitea.
 
Ekhi Gomez de Segura Errenteriako kiroldegiko monitorea da. Berak dio azken aldian gehien praktikatzen den kirola runninga dela: “Behobia-Donostia lasterketa da adibiderik garbiena: urtero ateratzen dituzte 1.000 dortsal gehiago eta izen-emateko aukera guztiak bete egiten dira. Eta ziur hurrengo urtean beste 1.000 aterako dituztela eta hauek ere bete egingo direla”, zehaztu digu.
 

Ekhi Gomez De Segurak, azken 9 urteak daramatza kirolaren munduan lanean

Kirola taldean edo bakarka egin daiteke. Ekhiren hitzetan, “Haurretan oraindik kolektiboki praktikatzen dira kirol gehienak; baina, ondoren, indibidualki egiten direnetara jotzen dugu.” Futbolaren moduko kiroletan gazte jendea ibiltzen dela gehien ere adierazi digu.
 
Generoari erreparatuz, Ekhik aipatu digu bere kiroldegian aerobikera oso gizon gutxi joaten dela eta Spinning edo ziklo indoorrera gaur egun emakumezkoak gehiago direla. Ez ordea, igeriketara: “Igeriketako taldean, nik esango nuke, % 50ekoak ez baldin badira, % 40 eta % 60 direla nesken eta mutilen kopuruak”. 
 

Gimnasiora kirola egitera gizon gehiago joaten dira emakumeak baino

Erlaxatzeko eta ongi pasatzeko aukerak ematen ditu kirolak. Forman egoteko eta linea mantentzeko ere garrantzitsua da. Baten batentzat lagunekin egoteko aitzakia ere izaten da. Bitxia da, ordea, lehiaketarako oso jende gutxik praktikatzen duela jakitea. Ekhik dioenez, kirola egin eta gero nabaritzen den sentsazio hori da kirolariak bilatzen duena. Hala ere, bada medikuak esan diolako edo argaldu nahi duelako praktikatzen duen jendea ere: “Kirolarekin, fisikoki aldatu egiten gara, baina batez ere burua aldatzen dugu: bizitza ikuspuntu berri batetik ikusten hasten gara”, erantsi digu.
 

Ekhi Gomez de Segurari egindako elkarrizketa ikusi nahi baduzu, hemen duzu bideoa:

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

 Uste dut, azken aldian gehien praktikatzen den kirola korrika egitea dela. Behobia da adibiderik garbiena, urtero ateratzen ditu 1.000 dorsal gehiago eta bete egiten dira denak, inskripzio guztiak. Eta seguru hurrengo urtean beste 1.000 aterako dituztela eta bete egingo direla.

 

Haurretan oraindik(an) uste dut kolektiboki praktikatzen diren kirolak direla gehien praktikatzen direnak, baina gero ia adin batetik aurrera uste dut ba pasatzen zarela indibidualki praktikatzen diren kiroletara. Adibidez korrika, bizikleta edo gimnasiora joatea edo horrelakoak.

 

Uste dut futbola eta horiek ari direla pixka bat gazte jendearentzat (jendearentzako) gelditzen.

 

Hemen adibidez, aerobikera oso mutil gutxi etortzen dira. Spining-era, edo clico in door-rera, kirol bera dela, orain dela urte batzuk nahiko antzekoa zen partaidetza, baina, orain, nik dauzakadan klaseetan, neskak gehiago dira spiningen. Gero badaude nahiko bertsuak direnak, igeriketa adibidez, igeriketako taldean, nik esango nuke, %50ekoa ez baldin bada %50a, %40a eta %60a direla neskak eta mutilak. Eta gero, besteetan, oraindik(an) jarraitzen du mutilak gehiago izaten.

 

Egunero aditzen ditugunetatik, Spining, aerobik eta horiek. Orain ari dira ateratzen Body Pump, Body Combat... horrelako kirol asko. Eta influentzia, nik uste, Estatu Batuetatik datorrela.

 

Kirola egin eta gero, nabaritzen duzun sentsazio hori dela bilatzen dena berez kirolarekin.  Jendea badago, medikuak ere esan diolako, edo argaldu nahi duelako edo, baina nik uste dut dela norberaren sentipena kirola egin eta gero bilatzen dena kirola egiten denean.

 

Fisikoa, fisikoki aldatu egiten zara, baina burua da aldatzen duzuna, eta ia ikusten duzu bizitza beste ikuspuntu batetik.

detalle2

Docuthèque

B1
26-01-2015

x61pRelaContWAR

  • Zinea Sortzen
16265802

x61pViewCountWAR

16226

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR