detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

LAZKANO. IKUSMIRA, Kubo Kutxa aretoan

Erakusketa hau Jesus Mari Lazkano artistaren atzera begirako lehen erakusketa handia da. Ehun lan baino gehiago dira eta hiru hamarkako bilbidea erakusten dute.

 

 

 

“Hiri bat ez da ezer,

gu bertan ez bagara proiektatzen“
 

Jesus Mª Lazkano

 

 

Jesus Mª Lazkano Bergaran jaio zen 1960. urtean. Bere lana ikerketa lana da. Bidaiari baten antzera hemen eta han aurkitu dituen tokiak, gauzak edo paisaiak margotzea da bere esplorazio edo margolari-lana. Egungo edo antzinako lantegi, zubi, mendi, dorre, hondamendi edo eraikinak dira bere erreferentziak. Berdin zaio ikusmira harrigarri hauek Bilbokoak, Erromakoak, Pariskoak, Estatu Batuetakoak edo Urdaibaikoak izatea. Ikusitako eta behatutako errealitate esanguratsu hauek asetzen dute bere ezagutza-mundua. Azken urteetan, munduko Galeria eta museo ospetsuenek beraien bildumetan dute Lazkanoren obra.

El castillo de los Pirineos, 2013

Lazkanok BBKn, Bilboko Foru-agiritegian eta Donostiako Dieciseis galerian egin zituen bere lehen atzera begirakoak, 1984-1989 eta 1989-2003 urteetan. Kubo Kutxaren aretoan ikusgai jarritako hau inoiz egin duen erakusketarik handiena eta bikainena da. Margolan gehienak neurri handikoak dira. 1969. urtean landutako pinturak eta 1996an margotu zituen Urdaibaiko koadroak dira neurri txikiko bakarrak, beste gehienak handiak edo erraldoiak. Azken urteetan Erromako, Chicagoko, New Yorkeko... ikusmirak margotu ahal izateko, lurralde horietan egonaldi luzeak egin ditu.

Bastante más que infinito, 2001

Paisaiak margotzerakoan, pintatzeko trebezia bezain garrantzitsua da bere artelanei buruz duen filosofia. Margolariak hiria ulertzen erakutsi behar dio ikusleari; bestela ezinezkoa omen dugu gizakiok ditugun erresistentzia-arazoak gainditzea. Ez da azaleko ikuspegiekin konformatzen. Bere ustetan, errealitateak sakonki aztertu behar dira naturaren izaera aldakorra eta gizarteko egitura fisikoak eta arkitektonikoak oihalean margotu aurretik.

Lazkanok aipatzen duen beste kontzeptua denborarena da. Denbora bere kasa igaro eta une bakoitzeko gertaerei  kasu egin gabe joan arren, margolan bakoitzaren atzean denboraren eta espazioren ikerketa sakona dago. Berak dioenez, irudien argitasuna lantzen ari denean konturatzen omen da denbora zela benetan margotu nahi zuena. Hori, bere ustetan, oroimenak eragindako iruzurra da. Denborak errealitatean murgiltzen gaitu.

Bacaladería, 1982

Lazkanok betidanik izan du izadiko gaiak, irudi erromantikoak, surrealistak eta elementu arkitektonikoak margotzeko zaletasuna, eta, gainera, gogoko du egungo eta antzinako irudiei ukitu kezkagarria, arrotza eta atmosferikoa ematea. Bere oihaletan oso gutxitan azaltzen da giza irudia, baina giza izpirituaren eta ametsen eragina nabarmena da. Ametsik gabe bizitzea aspergarria izango litzatekeela dio berak.

Lazkano arte-irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Jesus Mari Lazkanoren erakusketa urriaren 16ra arte egongo da ikusgai Kubo Kutxako aretoan.  


detalle2

Docuthèque

B1
02-08-2016

x61pRelaContWAR

  • Dorronsoro , Juanjo
16242900

x61pViewCountWAR

7007

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR