Aldizkari Digitala
Biziko al zinateke telebista edo mugikorrik gabe?
Teknologiaren aroan bizi gara eta gehienoi zail egiten zaigu telebistarik, mugikorrik edota smartphonik gabe bizitzea; aldiz, batzuk ohitu dira gailu horiek gabe bizitzera.
Irati eta Itziar dira horietako bi adibide. Irati telefono mugikorrik gabe bizi da eta Itziarrek telebistarik gabe hobeto biziko zela erabaki zuen.
Irratsaio honetan beren esperientzia kontatu eta bide batez, erabaki horren arrazoiak zein diren azaldu digute.
MAIDER. Zer kenduko zenuke zure bizitzatik? Ze kenduta bizi ahal izango zenuke lasai? Ze batzuetan ez? Ze pentsaezina iruditzen zaigu, adibidez, mugikorrik gabe bizitzea, baina posible da. Irati Goikoetxea, arratsalde on.
IRATI. Arratsalde on. Maider.
MAIDER. Zer moduz Irati?
IRATI. Ondo, hementxe, telefonoari helduta.
MAIDER. Ze ondo, ze seinale ona! Ez duzu gainera koberturaren bila ibili behar, batetik bestera.
IRATI. Ez. ez. ez. Eta komunikatuta gaude.
MAIDER. Eta Irati, zuk ez duzu mugikorrik.
IRATI. Ez, ez daukat mugikorrik, eta ez det (dut) sekula izan, eta oraintxe entzuten nizun nola Landerri esaten zenion: “zer kenduko zenuke?” Eta ari nintzen pentsatzen, klaro, kontua da nik ez detela (dudala) sekula izan, eta ez detela kentzeko beharrik izan. Orduan, beno ba, sentsazio honekin bizi izan naiz beti eta ez dut faltan botatzen zentzu horretan, ez? Ez delako izan zerbait izan eta gerora kendu detena edo (dudana edo), edo alboratu detena.
MAIDER. Ez dakizu zer den mugikorra izatea ere!
IRATI. Hori da.
MAIDER. Baina momenturen bat…
IRATI. Ez det sekula nire bizitza mugikorraren arabera antolatu. Edo egun bat horren arabera antolatu.
MAIDER. Irati, eta koadrilakoek zer egiten dizute, etxera deitu? Noiz geratu diren esateko edo…
IRATI. E, beno, burua horretara daukate egina, ez? Ba, denborarekin aurreikusten dituzu kontuak, eta deiak egiteko moduan izaten zara, edo mezuren bat ba korreo bidez bidali edo jaso eta… Denbora-tarte, margen bat garbi dago behar dezula (duzula), eta bat-batekotasun hori akaso galtzen dezula.
MAIDER. Irati Goikoetxea, mugikorrik gabe bizi den neska, eta gainera, pozik eta lasai bizi den neska. Itziar Sainz de Ojer, arratsalde on.
ITZIAR. Berdin.
MAIDER. Itziar, zuk autorik ba al duzu?
ITZIAR. Bai, bai. Autoa bai.
MAIDER. Eta mugikorrik?
ITZIAR. Mugikorra ere bai.
MAIDER. Eta telebistarik?
ITZIAR. Telebistarik ez.
MAIDER. Zergatik ez?
ITZIAR. Ba beno, ez dakit. Duela dozena bat urte edo kendu gendun (genuen), eta ordutik ez dugu gogorik izango jartzeko.
MAIDER. Orduan, izan zenuen garai batean telebista, eta zuk bai, erabaki egin zendun (zenuen) kentzea.
ITZIAR. Bai. Bai. Horixe!
MAIDER. Eta zergatik ba Itziar?
ITZIAR. Beno, ba, ez dakit, konturatzen ginen denbora alferrik galtzen gendula (genuela) telebistaren aurrean. Ez dakit nik. Iruditzen zitzaiten (zitzaidan) dependentzi puntu bat sortzen zitela (zidala), gehienbat a(rra)tsaldean lana eta gero, etxera iritsi eta telebista jarri eta tonto-tonto igual zapping egiten pare bat ordu pasa eta konturatzen nintzan (nintzen) ba ho(r)i ez zitela (zidala) onik egiten, eta ordu(a)n erabaki gendun (genuen) kentzea.
MAIDER. Eta irratirik ba al da?
ITZIAR. Bai. Bai. Bai. Noski! Irratia sukaldean da(u)kagu,
MAIDER. Ya!
ITZIAR. Ez degu (dugu) telebistarik ikusten, eske ohitura galduta daukagu eta egia esan. Pues ez dakit, ikusten deten (dudan) bakoitze(a)n sentsazioa da(u)kat, beno pues, interesatzen ez zaizkidan gauza asko botatzen dittuela (dituela), eta intereseko zerbait ikusi ahal izanda, ba gaur egun, interneten eta badao (badago). Orduan, ez. Ez det beharrik sentitzen, egia esan.
MAIDER. Eta hala imajinatzen duzu zure bizitza, hurrengo ez dakit ba, hamar urteetan, Itziar?
ITZIAR. Bai. Beno, geroz eta argiago daukagu ez dugula telebistarik erosiko. Gainera, orain seme-alabak dauzkagu etxean eta eske, gero eta argiago ikusten dugu, beno, kaltea gehi(ag)o egiten du(e)la ona baino. Ordu(a)n, ba fuera!
