detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Amaia Urrejola, sexologoa

"Nire ustez, beste edozein gairen inguruan bezala hitz egin beharko genuke sexuaz, baina askorentzat tabua da"

Amaia Urrejola Muguruza (Eibar, 1986) sexu-hezitzailea eta sexu-terapeuta da. 2010. urtean Psikologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, jarraian, Almerian Sexologiako masterra egin zuen. Orain Bilbon egiten du lan, Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolan. Bizkaiko hiriburuko Agirre lehendakariaren kalera gerturatu gara, eta bere proiektuen berri eman digu.

1.    Noiz eta zergatik erabaki zenuen sexologo izatea?
Unibertsitatean Psikologia ikasten ari nintzen eta han ikasgai bat izan nuen, Psikologiaren sexualitatea. Oso interesgarria iruditu zitzaidan eta unibertsitatetik kanpoko ikastaro batean izena ematea erabaki nuen. Ondoren, Almeriara joan nintzen Sexologia-masterra ikastera, eta une honetan ikasten jarraitzen dut. Sexologia zientzia bat da eta, horregatik, beti dago zer ikasi.

2.    Zer egiten duzu zure eguneroko lanean?
Ni hezkuntzarekin zerikusia duten proiektuez arduratzen naiz, besteak beste. Momentu honetan, Bilboko udalarekin lanean ari naiz, berdintasuna sustatzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko proiektu batean. Horrez gain, irakasleentzako ikastaro bat ematen dut, online, tutoretzetan berdintasuna txertatzeko. Gainera, gazteentzako webgune baterako edukiak sortzen ditut, eta amaitzeko, sexu-terapia eskaintzen dut.

3.    Zein joaten da sexologo batengana? Zer arazo edo kezka izaten dituzte?
Era askotako jendea etortzen da, adin guztietakoak, banaka edo bikotean. Profila zehaztea ez da erraza, baina zergatik joaten diren esatea bai: desirarekin, eszitazioarekin edo orgasmoarekin zailtasunak dituztelako etortzen dira. Terapia prozesu bat da. Ez dakigu noiz amaituko den, eta beraien kabuz ere zerbait egin behar dute, ez hemen bakarrik.

4.    Sexuari dagokionez, zein heziketa jasotzen dugu euskaldunok?
Sexu-heziketa leku guztietan egiten da, hori da errealitatea; baina askotan ez dakigu egiten ari garela. Denok egiten dugu, ezinezkoa da ez egitea. Baina, zein da helburua? Argi dago, emaitza ez da beti guk nahi duguna  izango. Bestalde, ikastetxe guztietan ez da sexu-programa bat gauzatzen. Hala ere, gero eta gehiago egiten da, ikastetxearen eta udalaren konpromiso mailaren edo sentsibilizazio mailaren arabera. Batzuetan, modu puntualean egiten da eta, orduan, sexu-hezitzaileak paraxutistak izaten gara: iritsi, esan eta joan. Ezer ez egitea baino hobe da, baina gutxi da. Kalitatea ona da? Oraindik hobetu behar dugula iruditzen zait, badago zer egina.

Aukera handia dago jostailu erotikoak bilatzeko garaian.

5.    Adin horretan, eskola garaian, familiarekin nahikoa hitz egiten dugu sexuaz?
Nire ustez, beste edozein gairen inguruan bezala hitz egin beharko genuke sexuaz, baina askorentzat tabua da, heriotza bezala. Horregatik, gehiago kostatzen zaigu. Noiz hitz egiten dugu? Urgentziak agertzen direnean, suhiltzaileak ere bagara. Gai hauetan ez da hain garrantzitsua zer esaten den, baina bai gure jarrera. Agian, haurren edo nerabeen sexualitateagatik gaude kezkatuta; baina helduok betaurrekoak aldatu behar ditugu. Nire ustez, sexologia balore bat da, eta ez da prebentziotik jorratu beharreko gai bat.

6.    Helduak garenean, norekin hitz egiten dugu sexuari buruz?
Batzuek intimitatea sentitzen duten jendearekin hitz egiten dute: bikotekidearekin, lagunartean, familian, lankideekin… Baina beste batzuek ez dute inorekin hitz egiten. Gainera, nire iritziz, emakumeek eta gizonek ez dute berdin jokatzen. Mutilei neskei baino gehiago kostatzen zaie gai hauei buruz hitz egitea; eta, beraz, askotan jende aseptikoari galdetzen diote: medikuari, psikologoari, sexologoari… Hala ere, guztia pertsonalitatearen araberakoa da, denetarik dago.

7.    Gure aitona-amonen garaian ez zegoen sexologorik edo ezkutuko zerbait zen. Noiz sortu da lanbide hau?
Erantzuteko galdera zaila da. Nire ustez, existitu, beti existitu izan dira, baina agian beste izen batekin, edo mediku edo psikologo bezala ezagutu ditugu. Orduan ez zen zientzia bat, baina guretzat gaur egun hala da, sexologia sustantibo bezala berria baita. Adibidez, Espainia mailan, Efigenio Amezua zegoen. Gaur egun, 80 urte ditu eta sexologo bezala lan egin du bere bizitza osoan. Guretzat bera da sexologiaren aita.

Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolak hezkuntza, sexu-terapia, asistentzia juridikoa, tupper sex pedagogikoak eta denda ditu.

8.    Oraindik lotsa ematen digu euskaldunoi sexuaren inguruan hitz egiteak?
Sexuak esanahi asko ditu. Erotika sexu-harremanei lotuta ulertzen badugu, hemen ez dugu asko hitz egiten horri buruz. Baina sexua sedukzioari edo ligatzeari lotuta ulertzen badugu, asko hitz egiten dugu horren inguruan. Koitoari buruz gutxi, sexua balore bezala ulertuta gero eta gehiago… Sexua gu garena izatea da, neska edo mutila izatea. Bakoitzak dugu gure izaera errepikaezina, bakarra, eta horretaz aritzen gara denbora guztian.

9.    Zer egiten du Euskal Herriko Heziketa Eskolak?
2008. urtean jaio zen eta helburua argia zen: Euskadiko gazteriaren sexu-heziketaren kalitatea hobetzea. Gaur egun, hezkuntza ez da bide bakarra guretzat, gehiago ditugu: Berdintasun Saila, Aholkularitza eta Terapia Zerbitzu espezifikoa, abokatuak eramaten duen zerbitzu juridikoa… Denetarik egiten dugu, baina gure bide nagusia hezkuntza da eta, bide horretatik, formakuntza: ikasleekin, irakasleekin, familiekin, emakume-taldeekin… Orain arte aurrez aurrekoa izan da, baina, orain, online ere hasi gara.
 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zer da sexua?
Lehendabizi aipatzea sexua dela, bueno, dela kontzeptu bat polisemikoa, hau da, esanahi desberdinak dituela. Esan daitekeela kontsideratu daitekeela praktika bat, kontsideratu daiteke balore bat, kontsideratu daiteke gorputzeko atal bat, eta abar eta abar. Baina azkenean, ba nik sexologo bezala edo sexologia sustantibotik, behintzat, sexua ulertzen dugu dela, ez dela zerbait genitalekin egiten duguna, baizik eta dela garen hori: neska edo mutila izatea. Eta gero azkenean, sexualitatea izango litzateke gure garen hori, gure neska eta mutil izateko modu bakar eta errepika ezin hori, nola adierazten dugun. Bada adibidez, emozioen bitartez, sedukzioaren bitartez, desiren bitartez… Beraz, sexua da balore bat eta balore guztiak bezala, bueno ba kultibatu behar dugun zer edo zer. Nola? Azken finean, heziketaren bitartez.

Gurasoek seme-alabekin sexuaz hitz egiten dute?
Bueno, egia esan, familia guztietan egiten da sexu-heziketa, ze ezinezkoa da sexu-heziketa ez egitea, hau da, komunikatzea bezala ez? Ezinezkoa da ez komunikatzea. Ba honekin berdina gertatzen da. Orduan klaro, familia guztietan egiten da sexu-heziketa, baina klaro igual ez leku berdinetatik, ezta helburu berdinarekin (ere) eta emaitza askotan ez da hezkidetzailea izaten edo igual a priori guk nahi duguna. Ze bueno, segun eta helduek nola ikusten duten, nola ulertzen duten sexua edo sexualitatea. Asuntoa da, egia da, nahiz eta gero eta gehiago hitz egiten dugun gaiaren inguruan, eta ba sentsibilizatuta gaude azkenean dela denok zerbait daukaguna, denoi interesatzen zaiguna, eta denoi mugitzen gaituena pilo bat, ze azkenean dauka zerikusia mundu emozionalarekin, jarraitzen du tabua izaten, heriotza bezala. Orduan, noiz hitz egiten dugu askotan gaiaren inguruan? Bueno, ba urgentzietan, “Apaga fuegos” ez? Ba oso tipikoa da, noiz hasten dira gurasoak hitz egiten beraien seme-alabekin? Besteekin sexu-harremanetan hasten direnean. Besteekin e! Ze beraien buruarekin hasten direnean, bueno, hori ere kudeatzen dute ahal duten moduan, ez?

Eta helduok hitz egiten dugu sexuaz? Norekin?
Ba klaro baietz, eta pilo bat. Baina lehen bezala ez? Esan dugun bezala ez? Segun eta nondik ulertzen dugun sexua. Adibidez, Euskadin, hitz egiten dugu pilo bat ligatzeari buruz, sedukzioari buruz, pilo bat hitz egiten dugu, ez? Faltagatik edo dena delakoa. Baina hitz egiten dugu pilo bat, hitz egiten dugu asko. Gero ere bai, depende adibidez gure erotikan edo bikote-harremanetan, edo gure “Respuesta sexual humana” horren barruan zailtasunak suertatzen direnean, ba bueno depende pertsona, bueno depende gauza-pilo bat, faktore desberdinak: alde batetik, nolako izaera daukazun, ba ez bazara, nola gai hau intimitatearekin zerikusi zuzena eta emozioekin zerikusi zuzena duenez, badago jendea ez zaiona bere intimitatea partekatzea gustatzen eta orduan ba beste gai batzuk bezala agian ez du beste inorekin hitz egingo. Daude beste pertsona batzuk ba bere intimitatea duten harreman interpertsonal ugari badituzte, bueno, igual hitz egiten dezakete lagun artean, bikotean, familiarekin, lankideekin eta abar eta abar. Edo daude pertsona batzuk bakarrik hitz egiten dutela ezezagun profesionalekin: medikua, psikologoa, sexologoa kasu honetan. Eta inkluso ere bai ikusten dut ba ez ba gizon eta emakumeen artean igual desberdintasunak ere bai ez? Nola bueno, gizonei ere gehiago kostatzen zaie gauza hauei buruz hitz egitea.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B1
08-04-2016

x61pRelaContWAR

16240733
00:04:34

x61pViewCountWAR

6961

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR