Badakigu gauzak konpontzen?

Gero eta errazago botatzen ditugu gauzak hondatzen direnean. Dena zakarretara! Baina badago jokabide horri buelta eman nahi dion jendea.

Eneka Ubik Sormen Liburutegiko programen koordinatzailea da.

Gaur egun, edozein gailu lehen baino azkarrago hondatzen omen zaigu.    ez zitzaigun horrelakorik gertatzen, edo hori esaten dute, behintzat.    hozkailuak, josteko-makinak, bizikletak, ile-lehorgailuak… Horiek ez ziren orain bezain azkar matxuratzen. Baina, zer gertatu da?

Erantzunak zaharkitze-programatua du izena: produktuen edo gailuen bizitzak bukaera bat du. Beste hitz batzuetan esanda, hondatzeko sortzen dituzte, iraungitze-data dute, eta hori ekoizleek beraiek programatzen dute. Taktika horren helburua kontsumoa areagotzea da: zerbaitek funtzionatzeari uzten dionean, berria erostea, hain zuzen ere.

Edison bonbillen sortzaileek izan zuten ideia hori Ginebran, 1924. urtean.   , bonbillen bizitza 1.000 ordukoa izango zela erabaki zuten;    2.500 ordukoa zen bitartean. Kontsumo-gizarteari irtenbide bat emateko, Amsterdamen Repair Cafe sortu zuten. Bertan, jendea hainbat boluntariorekin elkartzen da gauzak konpontzeko, baita nola egiten diren ikasteko ere. Ideia horretan oinarrituta, Bergaran Kafe-Konpon sortzea erabaki zuten, eta 2015. urteko maiatzetik aurrera, Donostian, Horkonpon lantegia antolatzen dute.

Gu Tabakalerara hurbildu gara, Eneka Fernandez (Pasaia, 1977) Horkonpon lantegiko koordinatzailearekin eta Koldo Tapia (Zizurkil, 1946) konpontzailearekin hitz egitera. Hileko bigarren larunbata da, eta taldetxo bat bildu da Donostiako Tabakalerako Ubik Sormen Liburutegian: batzuk aterki bat konpontzen ari dira, beste batzuk bizikleta bat, besteak ile-lehorgailua…

PAPEREZKO MUSUZAPIA
Horkonpon lantegiaren bidez, gauzak hain azkar ez botatzea lortu nahi dutela esan digu Eneka Fernandezek: “Zabor asko sortzen dugu. Gainera, lantegira etortzen denak autonomoagoa izaten ikasiko du, bere kabuz gauzak konpontzen ikasiko duelako. Horrez gain, konpontzaileak dakiena erakutsiko digu, eta hor transmisioa dago;   , hainbat belaunalditako jendeak hartuko du parte proiektuan. Aberasgarria da”.

Koldorentzat kontsumo-gizartea paperezko musuzapi bat bezalakoa da.

Koldo Tapia, berriz, mekanikaria zen, eta erretiratuta dago   . Bera konpontzailea da: boluntario gisa joaten da Tabakalerara, besteei beraien tresnak konpontzen laguntzera. “Birziklatzaileak gara. Nire ustez, baliagarriak izan daitezkeen materialak berreskuratzea garrantzitsua da, berrerabili ahal izateko.    gizartea paperezko musuzapi bat bezalakoa da: erabili eta bota”. Errealitate horri aurre egiteko, konpontzaileek baliabideak ematen dizkiete lantegian parte hartzen dutenei. “Hurrengoan, bota aurretik, konpontzen saiatzea da helburua, zakarrontzira zuzenean ez botatzea”.

HORKONPON LANTEGIA
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuak, Tabakalerak eta Hirikilabs proiektuak jarri zuten martxan Horkonpon lantegia. “Lehenengo urratsa lagunduko zuten boluntarioak bilatzea izan zen, beraien lana ezinbestekoa baita.    taldetxo bat osatuta daukagu. Konpontzaile gehienak helduak badira ere, familiak etorri izan dira umeen jostailuak konpontzera. Gainera, pieza asko 3D inprimagailuan egiten ditugu, eta liburutegiko bitartekari gazteak aritzen dira horretan. Beraz, badago belaunaldien arteko transmisioa”, azaldu digu koordinatzaileak.

Konpontzaileak pertsona iaioak izaten dira, baina beraiek ere ikasten dute zerbait: “Ikaragarri.    eskuartean ibili gabeko tresnak ekartzen dizkidate, eta konpondu ezinik ibiltzen naiz”. Hala ere, Enekak eta Koldok argi dute: tresna zaharrek konpontzeko aukera ematen dute, eta berriek, ordea, ez. “Argi ikusten dugu. Izan ere, tresna berriak irekitzeko bakarrik zailtasunak izaten ditugu: plastikozkoak dira, torloju bereziak dituzte, ez ditugu askatzeko behar diren erramintak… Zaharrek konpontzeko aukera ematen dute, ireki daitezke”, adierazi du Eneka Fernandezek.

Zuk zer egiten duzu etxean zerbait hondatzen zaizunean? Konpontzen saiatzen zara edo zaborretara botatzen duzu?


Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zein da Horkonpon lantegiaren helburua, eta noiz sortu zen?
ENEKA FERNANDEZ: Horkonpon sortu zen 2015eko maiatzean, eta lortu nahi dena da: alde batetik, gauzak hain erraz ez botatzea, bestela azkenean zabor pila biltzen dugu. Beste alde batetik ere bai autonomoagoak izatea, hau da, gure gailuren batek arazoren bat daukanean, jakitea zer egin dezakegun. Bestalde, nik uste oso polita den zer edo zer da jakinduriaren transmisio hori egotea, ez?Baditugu inguruan urte askotan zenbait profesiotan (lanbidetan) ibilitakoak, eta behin lanetik kanpo edo daudenean, esperientzia guzti hori (hori guztia) beste batzuei pasatzeko aukera. Belaunaldi desberdinak elkartzen dituen proiektua.

2.    Zein da konpontzaile baten lana Horkonpon lantegian?
KOLDO TAPIA: Konpontzaileen figura da birziklatzaileen beste adar bat gehiago. Azken batean, birziklatzea zer da? Baliagarri izan daitezkeen materiak edo elementuak berreskuratzea berrerabili ahal izateko.
Orduan, hemen zer egiten dugu? Gure gizarteak hain bazterrera botatzen ari duen kontzeptua, nolabait hein txiki batean, berreskuratu. Gaur pasatu gara gizarte batera, erabili eta bota, dena ‘klinex’ (paperezko musuzapi) da. Merkatua, ekonomia, produkzio guztia, dena bide horretatik dijoa (doa). Orduan, badaude gauza mordo bat, gure eguneroko bizitzan, ezer handirik egin gabe berrerabiltzeko moduan jarri (jar) daitezkeenak. Eta orduan, guk hemen zerbitzu bat eskaintzen dugu jendeak ekar ditzan erabilgarri ez zaizkion gauza horiek eta guk laguntzen diogu berari, berak ahal dezakeen heinean, behintzat ez dezala lehenengo “ez du funtzionatzen eta basurara (zakarretara)!”.
 

B2
24-11-2017
  • Malutafilms
16176982
00:04:11
3869