detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Aurten ere ez dago emakumezkorik Nobel irabazleen artean

Emakumeen arrastorik ez Nobeletan, eta bigarren urtea da segidan, 2016an ere gauza bera gertatu baitzen.

Ekonomiako saria falta zen bakarrik ezagutzeko, eta joan den astean argitu zuten: Richard H. Thaler izan da irabazlea, beste gizonezko bat. Estatubatuar horrekin 11 gizonezko eta erakunde bat izan dira irabazleak. Emakumeen arrastorik ez Nobeletan, eta bigarren urtea da segidan, 2016an ere gauza bera gertatu baitzen.

Berdintasunaren ikuspegitik, Nobel sarien historia penagarria da benetan. 1901ean sortu zirenetik, 847 gizonek eta 48 emakumek jaso dute saria (Madame Curiek bi aldiz). Horrek esan nahi du, erakundearen 116 urteko ibilbidean, saridunen % 95 gizonezkoak direla.

Arlo zientifikoari bakarrik erreparatzen badiogu, emaitza are tristeagoa da: emakumezkoen kopurua % 3ra jaisten da. Kimikako azken irabazle emakumezkoa, esate baterako, 2009an izan zen, eta Fisikakoa, orain dela 54 urte. Aurten, gainera, hiru gizonezkori batera eman zaie saria. Hau da, Fisika Nobel irabazle (gizonezko) gehiago izan dira aurten emakumezkoak historia osoan baino: bi. Fisika saridun gizonezkoak 206 izan dira guztira, %99 baino gehiago.

Kimikan ere antzeko zerbait gertatzen da: 4 emakume, 174 gizon (ia % 98). Eta Medikuntzan, emaitza hobea bada ere (12 emakumezko), ez dira % 6ra iristen.

Datu gehiago ere eman daitezke Nobelaren genero “berdintasuneko” historia hobeto azaltzeko: emakumeek irabazi dutenean beti gizonezkoekin partekatua izan da, bi aldiz izan ezik, Curierena 1911n (bestea senarrarekin eta Becquerel-ekin batera izan zen) eta Crowfoot Hodgking-ena 1964an, biak Kimikan. 

Curie eta Crowfoot Hodgkin, Zientzia Nobel bat inorekin partekatu gabe irabazi duten emakumezko bakarrak.

Marta Machok, “Mujeres Conciencia” webguneko editoreak, honela dio: “Nobel sarien zerrenda penagarria da, areagotu egiten duelako gizarteak daukan ideia: zientzia gizonezkoen kontua da. Sorgin-gurpila da. Zerrendan agertzen ez garenez eta zientzia gizonenezkoen kontua denez, neskek ez dituzte karrera zientifikoak egiten”.

Duela gutxi Europako hainbat herritan egindako inkesta baten arabera, europarren % 67k uste dute emakumeek ez dutela balio goi-mailako zientzietarako. Espainiaren kasuan horrela pentsatzen dute % 63k, eta alemanen kasuan kopurua % 71ra igotzen da.

Carl-Henrik Heldin Nobel Fundazioko lehendakariak arazo bat daukatela onartu du, baina konponbidea denbora-kontua dela uste du, “egia da emakume gutxi saritu direla. Hori gertatzen da orain saritzen diren lanak duela urte asko egindakoak direlako, arlo horretan emakumezko gutxi zegoen garaian”.

Zenbait erakunde ez daude ados adierazpen horiekin, eta emakume-gabezia horri irtenbidea eman behar zaiola uste dute, hautagaiak nola proposatzen eta nola erabakitzen diren aztertu behar dela, eta, agian, berdintasun-kuota bat ezarri ere bai.

Denborak konponduko duela esatea ez da arazoarekin bukatzeko modua. Bitartean, neskek karrera teknikoak eskatu gabe jarraitzen dute, eredurik ez daukatelako.

Gainera, ez da hautagai faltarengatik. Gizonezkoak baino gutxiago badira ere, emakume asko ari dira goi-mailako ikerketetan ekarpen garrantzitsuak egiten.

Emakume Ikertzaile eta Teknologikoen Elkarteko Lola Pereirak dioenez, “diskriminazio nabarmena dago. Ez da normala 2017an horrela ibiltzea. Lotsagarria da”.

Gero eta gehiago dira bide horretatik doazen kritikak, eta gardentasuna eskatzen dute prozesu osoan. Izan ere, Nobel Fundazioak prestigio handia izan arren, urtea joan urtea etorri, ia ezinezkoa da  jakitea zein diren hautagaiak eta zergatik erabakitzen den baten edo bestearen alde.

Aurten ere baziren emakumezkoen izenak elkarte zientifikoen kinieletan, eta ez gutxi gainera, baina, urtero bezala, zurrumurruak baino ez ziren, iturri ofizialek ez baitute informaziorik ematen.

Ohiko egiturak eta kokapenak
Testu-antolatzaileak


detalle2

Docuthèque

B1
17-10-2017

x61pRelaContWAR

16176068

x61pViewCountWAR

4887

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR