detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Honolulu, Hawaiiko atea

Hawaiirako hegaldi guztiak iristen dira hiriburura, Honolulura. Oahu uhartean dago, eta bertatik aireratzen dira Hawaii uhartediko beste uharteetara doazen hegaldiak.

(Jarri arreta hizkuntzan: Testu antolatzaileak---Konparaketa, nolakotasuna)

Honolulu exotismoarekin lotzen dugu: buruan eta lepotik zintzilik loreak daramatzaten emakumeak irudikatzen ditugu. Horregatik, hara iristean, askok usteak erdi-ustel pentsatzen dute. Bai, egia da: loreekin egiten dizute harrera, baina Honolulu hiri handia eta modernoa da: 300.000 biztanle ditu. Turistaz beteta dago, eta ia Benidorm dirudi.

Baina izan gaitezen zintzoak Honolulurekin: hondartzetako urak urdin turkesa liluragarriak dira eta ilunsentiak txoratzeko modukoak. Diamond´s Head sumendi itzalia da hori ikusteko lekurik aproposena. Honolulutik kanpo aldean dago, eta handik dagoen ikusmira zoragarria da.

 

Irudia: PublicDomainPictures, Pixabay

Honolulu, Diamond´s Head sumenditik ikusita.

Waikikiko hondartzak ere xarmanta izaten jarraitzen du. Hirian dago, jendez beteta; beraz, ez da inolaz ere Oahu uharteko beste hondartza bakartiak bezalakoa. Are gutxiago, ez du antzik batere Maui eta Kauai uharteetako hondartza zirraragarriekin, baina Waikikiko giroa bixia da, eta lasaia aldi berean.

Waikiki hiriko hondartza da.

Honolulutik ordubete eskasera autoz, Hanauma badia dago: koral eta koloreetako arrain artean, ur-azpian igeri eginez, egun-pasa ederra igarotzeko lekua. Ez da derrigorrezkoa urpean botilekin ibiltzen jakitea, nahikoa da betaurrekoekin eta hodiarekin igeri egitea, ia ur-azalean dagoelako itsaspeko bizitza guztia, eta, gainera, ia ez dago olaturik, arrezifeak babesten duelako hondartza.

Hanauma, arrainak eta koralak ikusteko leku aparta.

Honolulutik ordubetera dago Oahu iparraldeko itsasertza ere. Bertan dira surferako olaturik onenetakoak: surflariak mundu osotik datoz North Shore-ra. Neguan etortzen dira batez ere, ea zortea duten olatu erraldoiekin! Jakina, surflari guztiak ez dira iritzi berekoak; batzuek diote Mauiko olatuak hobeak direla Oahukoak baino.

Dena den, paradisuan ere izaten dira arazoak. Hawaiin ingurugiroa kudeatzea zailtzen ari da. Bizimodua nahiko lasaia denez, eta eguraldia ona,
estatubatuar askok ere Hawaiin bizi nahi dute. Beraz, Oahuk du, uharterik jendetsuenak alegia, arriskurik handiena ekologia aldetik. Honolulurako errepideak “itota” egoten dira hainbeste trafikorekin, baina kezkarik nagusiena zera da: Hawaiik kontsumitzen dituen jakirik gehienak inportatu beharra dauzkala.

Hawaiin “bertakoak” ari dira borrokan, erein daitezkeen lursailetan turismorako eraikinak egin ez daitezen; berandu da, ordea! Hawaiiko natiboak Polinesiakoak dira jatorriz, Polinesiako beste uharteetatik orain 1.600 urte inguru etorritakoak. Ozeano Barean milaka kilometro egiten zituzten kanoa handietan; europarrak garai horietan oraindik ez ziren Atlantikoan nabigatzeko gai.

Kontua da polinesiar jatorriko Hawaiiko natiboak gutxiengoa osatzen dutela, eta beste toki askotako biztanleak ere badaudela bertan: beste estatubatuarrak, japoniarrak, txinoak, filipinarrak, portugaldarrak, latinamerikarrak… Eta “bertako” esaten zaie Hawaiin hazi eta hezi direnei, polinesiar jatorriko natiboak izan ala ez. Kanpotik datozenak, aldiz, ez dira “bertakotzat” jotzen: “egoiliarrak” dira.

Barack Obama da “bertako” ospetsuenetako bat. Honolulun jaio zen, hantxe hasi zen eskolan ikasten. Amak Indonesiara eraman zuen gero, eta berriro Hawaiira itzuli zen aldi baterako. Ondoren politikari ekin zion Chicagon. 

Obama urtero, Gabonetan, Hawaiira etortzen da eta bertakoen antzera jokatzen du: surfa egiten du, spam-a jan… Spam-a haragi nazkagarri bat da; potoetan saltzen dute, eta inork ere ez daki zergatik gustatzen zaion hainbeste Hawaiiko jendeari. “Shave ice” izozkiarekin ere gozatzen du Obamak. Izotz-edari bat da, koloreetako ziropea daramana. Sekretutxo bat: Obamari Sandy Beach hondartzara joatea gustatzen zaio, besteak beste. Oahu ekialdean dago.

Oahu, itsasertzeko arrezifeetan lehertzen dira olatuak.

Honolulu ondoan dago Pearl Harbor ere. Bertan submarino bat ikus daiteke barrutik. Pearl Harbor 1941eko abenduaren 7an ospetsu egin zen japoniarren eraso ezagunari esker. Eraso hark Arizona itsasontzia hondoratu zuen; orain mausoleo bihurtua dago. Mausoleo hori itsaspean dago, ur-azaletik oso gertu, kaiak sakonera gutxi duelako. Arizonak gainean pasabide bat du bisitariek bertatik ikusteko ur-azpian dagoena. Zirrara ematen du pentsatzeak aipatutako erasoan hildako 1.177 marinelek han behean jarraitzen dutela. Horregatik errespetua eta isilik egotea eskatzen da bertan, baina hainbeste turistarekin ez dute beti lortzen.

Pearl Harbor: bisitatzeko moduan daude itsaspeko bat eta Erasoaren Museoa.

Honolulu baino leku baketsuagoa nahi baduzu? Hawaiirekin izan duzun lehen harremanak ez zaitu erabat bete? Zoaz beste edozein uhartetara. Guztiak dira ezberdinak, jende gutxikoak, zoragarriak, baina hori beste baterako utziko dugu.  
 


detalle2

Docuthèque

B1
15-11-2016

x61pRelaContWAR

  • Torquemada, Jesús
16169584

x61pViewCountWAR

7821

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR