detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Walt Disney

1901eko abenduaren 5ean jaio eta 1966ko abenduaren 15ean hil zen Walt Disney animatzaile eta zinema-sortzaile estatubatuarra.

Walt Disneyren biografiako hainbat datu eta, batez ere, bitxikeriak kontatzen dituzte kazetariek entzungai honetan. Nola sortu zituen pertsonaiak, bere izaera eta jokaera politikoa...


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARI 1.- Abenduak 5 gaur, San Dalmazio, San Anastasio, San Sabas eta ia-ia San Walt Disney eguna esan beharko genuke, gaurko egunez jaio zelako Disney faktoriako nagusia. Ze polita, ze ederra ze …
ESATARI 2.- -Ai!
ESATARI 1.- Ze liluragarria!
ESATARI 2.- -Ahotsa ere aldatu egin zaizu, Susana…
ESATARI 1.- Bai jeje
ESATARI 2.- … musika honekin. Disneyren musikarekin.
ESATARI 1.- Bai, pelikuletako …
ESATARI 2.- Bai
ESATARI 1.-…  ahotsa jarri beharko genuke.
ESATARI 2.- Hori guztia da Disney askorentzat, bueno. egia esango dugu. Guztiontzat.
ESATARI 1.- Bai.
ESATARI 2.- Amets asko ere egin dituzte Disneyko filmek baina bestelako zerbait eragin zuen Walt Disney jaunak, bestelako zerbait esango genuke berari buruz. Gaur bere jaiotzaren urteurrena da, duela ehun urte jaio zen esan duzun bezala, eta jaiotegunaren mendeurrena dela-eta, berari buruzko biografia asko kaleratu dira. Zein baino zein, egia esan, hobea, e?
ESATARI 1.- Ze ba?
ESATARI 2.- Bueno ba, ez dutelako berari buruzko oso kontu finik esaten.
ESATARI 1.- Ez, ez e?
ESATARI 2.- E … batzuek nahiz bestek diotenez, biografia guztiek diotenez, ez zen oso alaja zuzena. Esate baterako, Walt Disneyren arrakastarik handiena, aurkikuntzarik garrantzitsuena Mickey izan zen
ESATARI 1.- Bai
ESATARI 2.- Mickey sagua edo Mickey Mouse
ESATARI 1.- Bai, bai
ESATARI 2.- Bai?
ESATARI 1.- Bai
ESATARI 2.- Bueno ba zera, ez dela berea
ESATARI 1.- A ez?
ESATARI 2.- Bere lagun bati ostu zion ideia, bere egin zuen eta sekulako arrakasta izan zuen, nola? Ba berak beti kontatu izan omen zuen New Yorketik Los Angelesera egin zuen tren-bidaia batean, okurritu zitzaiola ideia. Txikitan bere etxean ikusten zituen sagutxoak gogora ekarrita, Mickey Mouse sortzea bururatu zitzaiola.
ESATARI 1.- Bai
ESATARI 2.- Ba gezurra da. Bere txikitako lagun bat berekin batera zihoan tren horretan, ordurako berekin egiten zuen lana Disneyn eta berea izan omen zen ideia. Entzun ondo izena ze bera da bene-benetako Mickeyren aita Ub Iwerks, esan beharko genuke, auskalo!
ESATARI 1.- Bai, auskalo
ESATARI 2.- Horrelako zerbait, bueno ba Ub Iwerks egia esan Walt Disney baino zailagoa da esateko
ESATARI 1.- Bai
ESATARI 2.- Bera izan zen Mickeyren benetako aita, eta Walt Disneyk ba bueno adoptatu egin zuela esan genezake, sagutxoa adoptatu egin zuela. Bera ere e … hala omen zen alegia, ez dagoelako erabat argi bera adoptatua zen ala ez zen. Hori da berak bizitza osoan izan zuen errezeloa, eta hein handi batean bere izaera gogortu eta mingostu zen arrazoi horietako bat, ze a ze nolako pertsonaia izan zen Disney jauna.
ESATARI 1.- Eta noiz jakin zuen, Esther, adoptatua zela? Txikitatik jakin zuen?
ESATARI 2.- A, a ,a, ez, ez ez
ESATARI 1.- Ez?
ESATARI 2.- Soldaduskara joan zenean. Jaiotze-agiria eskatu zuen
ESATARI 1.- Bai
ESATARI 2.- Eta orduan ikusi zuen bere izena ez zela inon agertzen, beraz beti izan zuen susmo hori. Gero azalduko dugu nola saiatu zen e … adoptatua zen ala ez zen argitzeko edo bai, susmo hori argitzeko ahalegina nola egin zuen. Hori geroago esango dugu.
ESATARI 1.- Oso ondo
ESATARI 2.- Baina, aipatu dugun bezala, ez zen dohain asko zituen gizona. Ezagutu zutenek diotenez, bere zilborrari bakarrik begira bizi zen. Zer egozentrikoa zen! Ez zen batere pertsona orekatua, asko erre eta asko edaten zuen. Insomnio kronikoa zuen. Tik asko zituen eta guztiak aurpegian.
ESATARI 1.- Je je
ESATARI 2.- Eta pastilla asko hartzen zituen. Gizon ederra, e?
ESATARI 1.- Bai horrelakoa izan zen Mickeyren aitaordea esango dugu
ESATARI 2.- Bai Mickeyren aitaordea eta baita Pluto, Donald, Daisy, Minnie, Edurne zuri, eta Pinotxo bezalakoen sortzailea ere. Disneyren istorio gehienetan bere gurasoen bila dabilen haurren bat agertzen da edo gurasoordeak utzita, bere benetako gurasoen bila dabilen norbait agertzen da: Edurne zuri, Mari Errauskin, Bamby, Pinotxo, eta hori guztia lehen aipatu dugun bere barneko arazo hori zela-eta.Baina hau ez zen Walt Disneyren arazo bakarra. Aitak bera txikia zenean jo egiten zuen. Jipoi asko jasotako gizona izan zen nonbait eta jakina, horrek ez zuen bere izaera batere batere gozatu. Horrelakoa zen, ordulariarena esan dugu, arkatzari begira pasatzen zuten denbora ere kontuan izaten zuela Walt Disney jaunak eta ez hori bakarrik, bera bibotedun gizona zen eta debeku berezi bat ezarri zuen bere langileen artean: inork, inork ez zuen bibotea izateko baimenik, alegia debekatu izan zuela bere langileen artean ere bibotedun inor izatea.
ESATARI 1.- Hori beretzako
ESATARI 2.- Hori beretzako zen
ESATARI 1.- Hori da
ESATARI 2.- Bibotea beretzako
ESATARI 1.- Esan dugu, egozentriko hutsa zen
ESATARI 2.- Eta ederki, ederki, ederki zaintzen zen, tira!
ESATARI 1.- Ai! Edurne zuri printzearekin
ESATARI 2.- Eta printzea
ESATARI 1.- Ai ze polita!
ESATARI 2.- Hau ere Disneyrena. Eta zergatik ezkondu zen Walt Disney? Ba ordura arte berekin bizi zen anaia, Rob, ezkondu egin zelako.
ESATARI 1.- Mm
ESATARI 2.- Eta beretzat oso nekosoa zelako etxeko lan guztiak egin behar hori. Bere anaia ezkondu eta hiru hilabetera, ia-ia parean tokatu zen lehendabizikoari berekin ezkontzeko, eskatu zion, bere lantokiko Lillian Bounds emakumeari eskatu zion berekin ezkontzeko eta berak bi aldiz pentsatu gabe “bai” esan zion. Ba emakume hau izan zen e … Mickeyri izena jarri ziona, ze hasieran Mickey Mouse, Mortimer izeneko sagutxoa izateko asmoa zuen Walt Disneyk, eta, esan bezala, bere ondoren emaztea izan zena, Lillian Boundsek jarri zion Mickey izena sagutxoari. Ezkondu bai, ezkondu zen Walt Disney baina ez zen oso zoriontsua izan beldur izugarria baitzion sexuarekin lotura zuen guztiari; haurrak izateko ere arazoak izan zituen eta halako batean, saiatu eta saiatu ondoren …
ESATARI 1.- Mm
ESATARI 2.- … alabatxo bat izan zuten. Ondoren, Sharon izeneko neskatoa adoptatu zuten eta bigarren alaba honekin ere, zerbait izan zuela zabaldu zen koskortu eta gero ere berak bainatu, jantzi eta gehiegi zaintzen zuela, laztan gehiegi eskaintzen ote zizkion ba bere alabaordekoari. Sahronek ezkondu egin behar zuela esan zionean, merengezko tarta hartu, eta aurpegira jaurti omen zion Walt Disneyk pelikuletan bezala.
ESATARI 1.- Bai igual, igual.
ESATARI 2.- Hori Walt Disneyk egin omen zion alabari
ESATARI 1.- Oso, oso pertsonaia arraroa e?
ESATARI 2.- Berezia, bai horixe. Bere bizitza pertsonala ez zen harro egoteko modukoa, bere izaera ere ez, e … argi ikusi dugun bezala, baina bera izan zen garai haietan Estatu Batuetako gizartearentzat eredu.
ESATARI 1.- A, bai?
ESATARI 2.- Gizon eredugarria
ESATARI 1.- Aha
ESATARI 2.- Kontserbadorea eta komunisten kontrario sutsua zen, ezta?
ESATARI 1.- Bueno, bueno
ESATARI 2.- Diotenez 1940an FBIko kide batek eskaintza bat egin zion; bere lantokiko langileen artean komunistaren bat zegoen edo ez argitzen ba zion, adoptatua zen ala ez argituko zion.
ESATARI 1.- Pelikuletakoa da!
ESATARI 2.- Har hori barruan zeraman ba bai, halaxe izan omen zen eta klaro berak baiezkoa eman zion FBIko kide horri. Harreman bera izan omen zuen FBIarekin, alegia truke berezi hori, berdina egin omen zuten Hollywoodeko beste e … izar askok eta pertsonaia boteredun askok, tartean Ronald Reagan eta bere emazte izan zena, Nancy Davisek ere. Hil ondoren ere arrakastak biltzen jarraitzen du Walt Disney jaunak, Pocahontas izan zen edo izan da azkenetako bat; Roger Rabit konejotxoa ere, baita. Eta heriotza aipatu dugunez, egia ote Walt Disneyren gorputza krionizatuta dagoela?
ESATARI 1.- Hori esaten dute
ESATARI 2.- Zurrumurruek …
ESATARI 1.- Izotzetan dagoela edo halako zerbait
ESATARI 2.- Bai, bai, bai. Zurrumurruek diotenez, Disneylandiako piraten gotor lekuan edo Disney Worldeko Mari Errauskinen etxean omen dago Disneyren gorputz krionizatua, ba gezurra omen da.
ESATARI 1.- A bai?
ESATARI 2.- Gezurra omen da. Hilda dago eta bere errautsak Kaliforniako hilerri batean omen daude bere sendiarekin batera.
ESATARI 1.- Beraz, dena gezurra.

 

detalle2

Docuthèque

B2
04-12-2001

x61pRelaContWAR

16160474
0:06:42

x61pViewCountWAR

5532

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR