• Music Author: Urtz taldea
  • Lyrics author: Urtz taldea
  • Type: Sentimentalist

Ez gaitu inork geldituko

Urtz taldearen abesti hau osasun-langile eta koronabirusak kutsatutako gaixo askoren ereserki edo himno bihurtu da 2020ko udaberrian.

Ez gaitu inork geldituko 

Nork esan du,ezinezkoa da?  

Nork onartu du, hori hala dela?  

Zaila bada,ez da ezinezkoa,  

zaila bada,badago lortzea  

Eta eroriz ikasten bada oinez  

has gaitezen bidea egiten.  

Ez gaitu inork geldituko  

Ez gaitu inork geldituko  

Nork esan du, ez dago lortzerik?  

Nork esan du, ez dut gaitasunik?  

Zaila dena,  

zaila bada berez guk ohi dugu zailago egiten  

Eta ibiliz ikasten bada oinez 

has gaitezen bidea egiten  

Ez gaitu inork geldituko  

Ez gaitu inork geldituko(BIS)  

Bidaiarik luzeena, 

beti pauso batez hasten da.  

Ez gaitu inork geldituko Ez gaitu inork geldituko (BIS)