Detalle canciones

  • Music Author: Imanol Lartzabal
  • Lyrics author: Xabier Amuriza
  • Type: Sentimentalist
  • Keywords: tristura, bizitza, kanta, amuriza, abesti, xabier, imanol, itxaropena, alai, pena, larzabal, lartzabal

Mendian gora

1
Mendian gora haritza,
ahuntzak haitzetan dabiltza,
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza,
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banitza. (bis)

2
Euskal Herriko tristura,
soineko beltzen joskura,
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustura. (bis)

3
Euskal Herriko poeta,
kanposantuko tronpeta,
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari kolpeka.
Argitu ezak kopeta,
penak heuretzat gordeta,
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta. (bis)

4
Mundua ez da beti jai,
inoiz tristea ere bai;
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet surik bota nahi;
ni hiltzen naizen gauean, behintzat,
eizue lo lasai. (bis)

detalle2

Document library

A2
09-28-2006

x61pRelaContWAR

16336397

x61pViewCountWAR

4184

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR