Exercise
Txertoak
Txertoen garrantzia ezaguna bada ere, hainbat gurasok zalantza izaten dute txertoek sor ditzaketen ondorioak direla-eta. Sekuentzian zehar, zalantza horiei erantzuna ematen saiatuko zara. Lehenengoan, C meningitisaren aurka txertatzeko argudioa landuko duzu. Bigarrenean, txertoa ez den bestelako prebentzio-bideaz arituko zara gurasoekin. Eta azkenekoan, ama batek planteatutako galderak erantzungo dituzu.
Helburua: umea txertatzeko zalantza duenari erantzuna ematea
Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
- Txertaketa kanpainaren inguruko berria osatu
- C meningitisaren sintomak eta ezaugarriak sailkatu
- Txertoaren aldeko azalpena osatu
- Testuko hitzak gaztelaniazko itzulpenarekin lotu
- Ideiak osatu, bi zatiak lotuz
- Prebentzioa bermatzeko aholkuak euskaratu
- Txertaketa-egutegiko oharrak euskaratu
- Elkarrizketari buruzko galderak erantzun
- Galderak eta erantzunak lotu
Activity
04-20-2007
16381636
1916
