Exercise
Haurrik ez da jaioko amak babestu ezean
Europako demografiari buruz aurreikusten diren datuak beldurgarriak dira: Europar Batasunaren arabera 20 milioi langile gutxiago izango dira 2030. urtean gaur egun baino. Europako agintariak aztoratuta dabiltza zenbaki hauekin, eta kosta ala kosta, jaiotze-tasa handitzeko ekimenak bultzatu nahi dituzte. Hori batetik, eta bestetik, hain egoera larrian dagoen lan arloan ahalik eta emakume gehien sartzea nahi dute.
Emakumeek lan egiteaz gain ume gehiago izateko, dio Europako Komisioak, lanean diharduten emakumeen lan-baldintzak hobetu beharko dira. Etxeko eta etxez kanpoko lana bateragarri egiteko hainbat neurri hartu nahi dituzte, adibidez, amatasun-baimena Europar Batasun guztian 18 astekoa izan dadila gutxienez.
--------------------------------------------------------------------------------
Gai honi helduko dio ondoren artikuluak. Bertan ageri dira, kezkak, proiekzio-demografikoen datuak eta hainbat hipotesiren aurrean gizarte eragile batzuk pentsatzen dutena.
Gai honek iritzi ugari sor ditzake. Hona hemen adibide batzuk:
- Haurdun nago, 7 hilabeteko. Zorteko naiz: lana uzteko moduan nago uste badut batera ezinak direla umea ondo zaintzea eta lana. Uste dut %100a eskainiko diodala haurrari. Hau bai dela luxua, mauka, eta zenbat emakumek egin dezake hori Espainian? Zorioneko naiz, nahiz eta diru mordoa galdu behar dudan.
- Nire egoera batere ez dute hobetzen bi aste gehiagok.
-
Ama izatea gaizki ikusia dago. Bai enpresariak, bai lankideek, lan gehiago egin beharko dute emakumeak amatasun-baja duen tartean. Are okerrago, ume txikiak gaixotu ere egiten dira, medikutara eraman behar dira, edo etxean geratu behar duzu zaintzeko.
-
Amen lan-baldintzak hobetzearen aldekoa naiz, guztiz aldekoa. Baina gaurtik 2030. urtera 20 milioi langile lortzeko beste modu bat bada, aztertu beharrekoa jakina!: sar daitezela etorkinak samaldan!
Zuk ere seguruenik izango duzu iritziren bat. Testua irakurtzen hasi aurretik hausnar ezazu eta prestatu zeurea.
Activity
