Exercise
Nola lotu etxea, lana eta haurrak?
Gaur egun, oso zaila da lana, etxea eta haurrak uztartzea. Nahikoa da gorabehera txiki bat gertatzea gu guztiok dantzan jartzeko: ikastolan jai dutela, autobusa berandu iritsi dela, haurren zaintzailea gaixotu egin dela... kaosa!!!!
Ustekabea txikia bada ere, endredoa handia izaten da. Berez, eguneroko martxa, "puzzlea" estu-estu antolatuta dugu, baina pieza batek huts eginez gero, dena hankaz gora jartzen du. Horregatik, askok, etor litezkeen arazoei aurrea hartuz edo, honelako erabakiak hartzen ditu: ordutegi murriztua duten lanak, aldi baterako lan-uzteak, aitona-amonen laguntza... etab.
Sekuentzia honetan jarduera hauek egin ditzakezu:
- Testuak irakurri eta galderei erantzun.
- Gizon batzuek egindako hausnarketak eta familia-arazoen aurrean hartu dituzten irtenbideak zein izan diren irakurriko dituzu.
- Hainbat testuetatik abiatuta, lana, etxeko lanak eta familia batzeko garaian erabili ohi dugun hiztegiaren lanketa egingo duzu.
- Iritzi kontrajarriak aztertuko dituzu, aldeko eta aurkako arrazoiak eman ahal izateko.
