Exercise
Alokutiboaren bide okerrak
Alokutiboan hitz egiteko garaian, adizkien osaketarekin edota alokutiboa erabiltzeko ingurunearekin zerikusia ez duten beste era bateko arazoak sortzen dira maiz. Horien artean, naturaltasunetik, beharbada tradiziotik ihes egiten duten joerak daude. Erabilera desegoki horiek hauexek izan daitezke: neutralizazioa, proiekzio faltsua, inpertsonalak, adizki sorkuntza okerra...
Kontzertu batean
Hel diezaiogun neutralizazioaren gaiari:
Zuka edo neutroan jarri dituzunean konturatuko zinen batzuk hitanoko formak direla eta beste batzuk, ordea, hikakoak. Eta, askotan forma bera hartzen dutenez, jarduna aski nekagarria egiten dela. Esaterako:
Sekula entzun dun haien diskorik? Diskoan ez dun sekulakoa, baina talde hau zuzeneko onena dun. Ez dun hala uste?
Era honetako perpausak ez dira oso egokiak ahozko hizkerarako, ez erregistro neutroetan ez alokutiboan, ez baita ohikoa hizketan ari garela perpausaren zama nagusia adizkietan uztea. Eta, adibidean ikusi dugun bezala, adizki metaketaren arazoa larritu egiten da alokutiboan, adizki homonimia nabarmena eta gogaikarria geratzen delako. Konponbidea ez da zaila eta hiztunak berezkoa izaten du: adizki elipsia edo egitura aldaketa.
Activity
