Exercise
Inauteriak, inauteak, aratusteak... badatoz
Inauteriak, inauteak, aratusteak... izen bat baino gehiago geure burua mozorroz janzteko garaia izendatzeko. Musika, dantza eta otorduak protagonista izango dira egun zoro hauetan Euskal Herriko zoko askotan.
Jaiak aitzakia hartuta, Euskal Herrian inauteriak noiztik eta nola ospatzen diren aztertuko dugu sekuentzia honetan: pertsonaiak, lekuak, ohitura zaharrak... euskal kulturari leku bat eskainiko diogu. sekuentziaren bukaeran, wikipedian Inauteriak Euskal Herrian izenburupean dagoen informazioa osa dezazun eskatuko dizugu.
Sekuentzia honetan jarduera hauek egin ditzakezu::
- Inauteri-jaien inguruko hiztegia landu.
- Inauterien historiari buruzko testua irakurri eta baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren erabaki.
- Inauterien inguruan testua aztertu eta informazio berria identifikatu.
- Testua irakurriko eta ezaugarriak lurraldeekin lotu.
- Deskribapenak irakurri eta zein pertsonaiari dagozkion idatzi.
- Wikipedian Euskal herriko inauteriei buruzko informazioa osatu.
Irudia: CC BY-SA-4.0
Activity
02-14-2012
16348330
6029
