Gurpilak saltzeko ideia biribila, jatetxe-gida ezagunenaren jatorri
1929ko Michelin Gida 25 liberaren truke saldu zen. Ordurako jatetxeen gomendioak egiten zituen, eta Michelin anaiek izarrak erabiltzea pentsatuta zuten. Handik bi urtera zehaztu zuten egungo hiru izarren sistema.