Exercise
Milaka liburu eskura
HABE liburutegia berezia da, hizkuntza ardatz hartuta, liburutegi honek biltzen baititu milaka dokumentu euskarri desberdinetan: liburu, aldizkari, bideo, kasete, tesi, txosten, CD, CD-ROM zein DVD formatuan. Material ugari beraz, euskara hobetzeko, lantzeko, ikasteko irakasteko edota, besterik gabe, irakurriz gozatzeko. Ez dakizula non lortu zure euskaltegiko irakasleak klasean erabiltzen duen liburu magiko hori? Guk erakutsiko dizugu!
Sekuentzia honetan liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko aukera izango duzu, eta bukaeran, liburutegiaren zerbitzuei buruzko azalpenak ahoz emango dituzu.
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
- Liburutegiari lotutako ohiko hiztegia ezagutuko duzu
- Eskaintzen diren atalak eta zerbitzuak osatuko dituzu.
- Katalogoan liburu bat bilatuko duzu.
- Aukeratutako liburua maileguan hartzeko baldintzak berezituko dituzu.
- Liburua jasotzeko ordutegiak idatziko dituzu.
- HABE liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko ahozko azalpena emango duzu.
Activity
