detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Herriaren etsaia

Iraultza egina da. Gerra zibila, irabazia. Alderdiak Sobietar Batasuna eraikitzeari ekin dio. Estatu berriak zientzia berri bat ere beharko du. Nikolai Ivanovitx Vavilov biologoa, baratzeko eta laborategiko langile, aterabiderik gabeko labirinto batean barneratuz doa, itxaropen ororen aurka…

EGILEA: Luis Garde

ARGITALETXEA: Pamiela

URTEA: 2026

Nikolai Vavilov XX. mendeko biologo eta genetikari famatu bat izan zen, mundu osoko haziak bildu zituena lehen hazitegi unibertsala egiteko asmoz. Pertsonaia horren bidez, Sobietar Batasunari buruz idatzi du Gardek, eta baita Nafarroarekin lotu ere.

Liburuaren aurkezpenari buruz Berriak argitaratutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (7. or.):

"—Jauna, entzun, mesedez.
—Esadazu. gaur galtza bete lan nabil -bizkarrez itzulirik, korapiloak lasaitzen ari da-. Eta, arintxo, nik bakarrik dut hona gauez sartzeko baimena. Kontuan hartu gabe, noski, horko horiek -moketa ilun batez estalitako kutxa seinalatu du-. Baina beren etxean daude. Hemen geldituko dira, ez dute ihes eginen.
—Galdera bat egin behar dizut.
Uhalak laxatzen ari da.
—Eta poliziak, noski. Noizean behinka buelta bat ematen dute hemen barna. Baina zuk ez dituzu NKDVkoak ikusi nahi, ezta?
—Vavilov naiz.
Gizona biratu da. Argizari zuri urtuzko bisaia du.
—Oleg Nikolaievitx Vavilov dut izena -errepikatu du."

 

 

Pages: 584

detalle2

Document library

C1
07-30-2026

x61pRelaContWAR

39761795

x61pViewCountWAR

587

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR