irakurgai-mailakatuak-fitxa
Filosofoa, txakurra eta ezkontza
Lehen emakume filosofoetako bat izan zen Hiparkia: bere idealen arabera bizitzeko adorea izan zuen, garaiko sinesmen nagusiak aurka zituen arren. Nobela grafiko honek, haren bizitza jasotzen du.
EGILEA: Barbara Stok
ITZULPENA: Aitziber Renteria eta Henrike Olasoso
ARGITALETXEA: 1545 argitaletxea
Grezia, k.A. IV. mendea. Hiparkia Atenasera doa, familia aberats bateko oinordekoarekin ezkontzeko asmoz. Hirira iristean, ordea, Krates filosofo zinikoa ezagutzen du, eta horrek betiko aldatzen dio patua. Ondasun materialik gabe bizi da Krates, momada baten eran, eta bere ideiez eta austeritateaz kutsatzen du HIparkia. Hala, atorkizuneko ezkonbizitza dirudunari buruzko zalantza sortzen zaio gazteari: zertan aukeratu luxuzko bizitza bat, egiazko askatasunarekin zerikusirik ez duen bide bat hartzea ekarriko badio horrek?
Filosofoa, txakurra eta ezkontza lanean, istorio berezi, hunkigarri eta inspiratzaile bat sortu du Barnara Stok marrazkilari goraipatuak.
