detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zubia

1937ko ekainaren 19ko goizaldean, soldadu frankistak Bilbon sartu baino ordu gutxi batzuk lehenago, gudari gazte batek, Ganixek, ez daki zer egin: beste gudari askorekin batera hirian geratu eta bere burua entregatu ala Bilbao inguruko mendietan zelatan dauden karlisten setioa hautsi eta Euzko Gudarostearekin bat egin, horiek Kantabria aldera atzera bildu baitira.

EGILEA: Kepa Larrea

ARGITALETXEA: Testu zaharrak

URTEA: 2025

Hogeita bost urte geroago, neska gazte bat, Jone, bere familiaren isiltasuna hausten saiatzen da, gerraren ondorioz etxean ezkutatu  eta bere buruari egiten dizkion galderen erantzunen bila. Gertaera bi horiek behialako zubi batek lotuko ditu".

Ikusi Geuria webgunean liburuaren aurkezpenari buruzko informazioa.

 

Hona pasarte bat (20. or.):

"Arnasestuka eta zotin artean, pixkanaka-pixkanaka bere onera etorri eta bihotz hartu zuten hiru lagunek. Zeruari begira ez zuten hegazkinik ikusten, ezta haiek orrorik entzun ere; sirena hotsak etengabe jarraitzen zuen, hala ere. Oskarbia zen. Orduan, zer zela-eta ibaitik etorritako leherketa hori?, galdetzen zioten elkarri euren begiek."
 

Pages: 226

detalle2

Document library

C1
01-30-2026

x61pRelaContWAR

39042953

x61pViewCountWAR

695

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR