irakurgai-mailakatuak-fitxa
Hiria gure oinetan
LISIPE bildumako 17. argitalpenak ibilaldi bat proposatzen du, euskal literatura ardatz hartuta, espazioaren inguruan gogoeta egiteko. Nolakoak diren espazio horiek, noretzat dauden eraikiak, zein diren eta nolakoak diren haietan barrena mugitzen diren pertsonaiak... Euskal eleberrigintzan topatutako adibideen bidez, espazioaren irakurketa feminista egin du Irati Majuelo Itoizek.
EGILEA: Irati Majuelo Itoiz
ARGITALETXEA: SUSA (LISIPE bilduma)
URTEA: 2025
Bideo honetan ikus dezakezu liburuaren aurkezpen-ekitaldia.
Hona pasarte bat (43. orr.):
"Hiria apenas zapaltzen duen hiri-ibiltaria, espazio urbanoa alde batera eta bestera zeharkatu arren, lorratzik uzten ez duena; ikusezina da bere gorputza, ikusezinak bere mugimenduak. Alabaina, bere haragian bizi du hiri zatikatu eta androzentriko batek sortzen duen estresa. Zergatik panpox nobelako emakumeak paradoxa bat jartzen digu parez pare: posible da gorputzik gabe ibiltzea?"
Pages: 96
