detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Akabo

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu hil, eta izozkailuan gorde du. Horrela abiatzen da Laura Mintegiren nobela berria, azkena argitaratu zuenetik ia bi hamarkadara.

EGILEA: Laura Mintegi

ARGITALETXEA: Txalaparta

URTEA: 2025

Bikote harreman baten bilakaera ardatz hartuta, maitasunaz, identitateez eta traizioaz arituko zaizkigu pertsonaiak, hizkuntzalaria bata eta ingeniari informatikoa bestea. Oxford, Bartzelona eta Euskal Herrian barrena eramanen gaituzte, hizkuntza unibertsal baten ametsa ezinezkoa ageriko utziz, norberaren barneko eta kanpoko isiltasunak tartekatuz. Hizkuntzen artean ematen direnak bezain nabarmenak bihurtuko dira horrela beren arteko botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak. Izan ere, Lacanek dioen bezala, maitatua urrunegi doanean bere buruarekiko traizioan eta engainu horretan gotortzen denean, maitasunak ez dio gehiago eusten.

Lehen kapitulua irakur dezakezu esteka honetan.

Liburuari buruz Berrian argitaratutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (7. or.):

"Manu nekez egon liteke bizirik. Zaldi bat akabatzeko moduko dosia jarri zion bart baratxuri-zopan, zerraldo uzteko lain. Kilo bakoitzeko 800 mg pentobarbital sodiko emanda, ez dago amaren seme-alabarik berpiztu daitekeenik, kiloko 550 mg emanda ere edozein animalia akabatuko zuen eta. Zuhur jokatu du Sheenak."
 

Pages: 360

detalle2

Document library

C1
10-06-2025

x61pRelaContWAR

38453625

x61pViewCountWAR

836

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR