Euritan

Hamabost urteko neska lesbiana baten egunerokoa da hau. Maitasuna, harremanak, ikasketak, nerabezaroa eta helduaroa ditu hizpide.

EGILEA: Idoia Rodriguez Mondragon

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Hona pasarte bat (7. or.):

Baziren behin... 2000ko hamarkadan zehar, zehatzagoa izateko, Patxi eta Maia, maitemindu ziren bi gazte. Bai, maitemindu ziren eta, film erromantikoetan bezala, bizi osorako zoriontsu bizi izan ziren eta haur asko ukan zituzten. Tira. Bizi osorako zoriontsu... ez da egia. Haur asko... ere ez.

Nire gurasoen harrmena ez da printzesen ipuina bezain perfektua, baina, hala ere, ni ukan naute. Hori, nire ustez, zorte handia da haientzat, haien bizia argitzen diedalako egunorokotasunean, nahiz eta Euri deitu. Haien egunerokotasuna aipatzen dudanez gero... amarena zehaztu beharko nuke, berekin bizi naizelako. Aita ez dut askotan ikusten, ez ditu sobera bere ardurak bere gain hartzen...

Bi urte nituen nire gurasoak bereizi zirenean; beraz, ez dut haiek bikote zireneko oroitzapenik. Hala ere, geroztik, haien artean maiz ikusi ditut kexatzen. Orain nerabea naiz eta nire heziketa gutxi gorabehera bukatua dela uste dut (hiru urteren buruan adinekoa izanen naiz!) eta nire gurasoak aski ongi moldatzen dira haien artean.

Nire lagun batzuen gurasoak ere bananduak dira. Halere, ez dugu maitasuna molde berean ikusten.

 

Pages: 188

Interesting for you



B2
01-29-2025
31360942
659