detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hetero

Zortzi istorio askotariko eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik bere hirugarren narrazio liburuan. Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.

EGILEA: Uxue Alberdi

ARGITALETXEA: Susa

ARGITALPEN-URTEA: 2024

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko hemen klikatu. 

GUAU plataformaren audioliburuak atalean, liburua entzun dezakezu.

Hona pasarte bat (9. or.):

Zarautzen, langile barrio batean eraikitako lehendabiziko zoru erradiatzailedun etxebizitzan, Jabi lorezaintzarako eskularruak janzten ari da. Aingura txikien marrazkiak dituen bainujantzi azulmarinoa du soinean eta kamiseta nasai bat, aitzurraren bila makurtzean sabelaren parean puzten zaiona. Laida ontzirtik atera berri duen magnoliaren ondoan dago zutik, irribarrez, zuhaitz klase horri buruz irakurritako datu bat etorri baitzaio burura: "Magnoliek, petaloen ordez, tepaloak dituzte". Mattinek goizean egindako galderarekin lotu du: "Ama, ni noiz hasi nintzen prefekto hitz egiten?".

Jabik galdetu dio zer ari den barrez, eta Laidak "txorakeria bat" ean dio, baina kontatu egin dio, dena den.

- Etxeko prefektua- dio Jabik, eta magnoliarentzat zuloa egiten hasi da. 

 

 

Pages: 151

detalle2

Document library

C1
11-19-2024

x61pRelaContWAR

31232548

x61pViewCountWAR

1755

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR