Zaldi bat ihes garrezko zelaian

Euskal prentsan 1869tik 2000. urtera bitartean argitaratutako kronika gogoangarriak bildu ditu Koldo Izagirrek. Bere esanetan "400 liburu txarrek ez dute literatura bat sortuko baina hogei kronika xumek literatura bat abiatu dezakete".

Koldo Izagirrek egindako aukeraketa.

ARGITALETXEA: Argia

ARGITALPEN URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen ekitaldia ikusteko hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (19. or):

Bertsolariak Hondarrabian

Klaudio Otaegi

Euskal-Erria, 1880-07-01

 

Manterola jauna: 

Aspaldi ez da izan, nere adiskide maitea, Hondarrabian, aurten bezelako pestarik, batez ere euskal hizkuntza, bere lege eta ohitura zahar eta ondasunai dagokien gauzaen gainean; bada Aiuntamentu edo Batzarre argidotarrak, ezaguturik zeinen on dan antzinako jostaera egokiak berriztzea gaurko denbora nahasi hoetan, ekarrerazi ditu bi bertsolari hobeenetakoak, deritzazkien punturik egokienaen gainean kantatutzeko kale nagusian.

 

Pages: 325
C2
06-09-2023
30393807
1086