Luaren itzala

Koronabirus garaian kokatutako misteriozko eleberri honetan, herriko gazteak suminduta daude izurrite zikinaren ondorioz ezarritako debekuen erruz. Ez dago eskubiderik, urterik ederrenak lapurtu nahi dizkiete. Kokoteraino daudenez, gaupasa klandestinoa antolatu dute herriko eraikin abandonatuan. Damutuko dira, dedio! Adiskide baten hilketa oso kolpe latza da. Eta salaketa anonimoek eta mendeku goseak egundoko triskantza eragin dezakete.

EGILEA: John Andueza

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Anduezak egindako liburuaren aurkezpena ikusteko, hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (6. or)

Bada herri ezezagun bat, hiriburutik urruti, ez dutena inoiz komunikabideetako kroniketan aipatzen. Lasai bizi ziren hango bizilagunak, eroso, harik eta urte hasieran birus gaiztoaren gaitzak mundu mailan eztanda egin zuen arte.

Geroztik, harrigarria da nola aldatu diren gauzak hain epe laburrean. Betiko ohitura zaharrak bat-batean desagertu dira: familiako hitzorduak, koadrilako afariak, urtebetetze ospakizunak, kale zurrutadak, kultura emanaldiak, kirol ekitaldiak, oporretako bidaiak edota festa herrikoiak. Gizartearen arlo gehienetan itsusi jarri dira kontuak.

Urte latza izaten ari da mende berriko hogeigarrena. Lua Sarasuarentzat, bereziki garratza. Kolpe zatarra jaso zuen iraila hasieran, hamazazpi urteko neska batek merezi ez duen zartako maltzurra. isilpean estali du pasarte hura, sekretu tamalgarria ahaztu eta memoriatik ezabatu nahi duelako: inoiz gertatu izan ez baitz, hobe.

Pages: 149
B2
12-22-2022
30047150
2361